Kazetari ardatz podcasta

Kazetaritza ardatz

Zebrabidea irratsaioan kazetaritzari eskainitako asteroko tartea, Pello Urzelai BERRIAko IKT arduradun eta Kazetaritza ardatz buletinaren egilearen eskutik, Malen Frantsesenak gidatuta. Besteak beste, kazetaritza, hedabideak, informazioa, desinformazioa eta adimen artifiziala izaten ditu hizpide.

Kazetari ardatz podcasta

#60 Albisteen Nazioarteko Eguna irailaren 28an

2026ko irailaren 16a

Hauek dira aste honetako gaiak:

Hauek dira aste honetako gaiak: ​​​​​1. Albisteen Nazioarteko Eguna, kazetaritza zer den azaltzeko leiho bat. 2. Naiz eta Mediapart: aliantza interesgarri bat. 3. Informazio dosifikatua 4. Bilatzailearen erronka. 5. Adimen artifizialaren arriskuak. 6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.

00:00:00 00:00:00
Kazetari ardatz podcasta

#58 Hedabideen norabide eta estrategiari buruzko txostenak | 2026-06-15

2026ko ekainaren 16a

Hauxe da aste honetako gai zerrenda: 1. Diskurtsoaren eta praktikaren arteko desorekak. 2. Pausatu eta gogoetatu beharra. 3. Reuters Institutek ekainaren 16an argitaratuko du 2026ko txostena. 4. Bideoari buruzko estrategiaz. ​​​5. Audientzia gazteei begirako estrategiak. 6. Beste irakurgai interesgarri batzuk.

​​

00:00:00 00:00:00
Kazetari ardatz podcasta

#57 Informazioaren eta kazetaritzaren balioa, arriskuan | 2026-06-08

2026ko ekainaren 12a

Hauxek dira aste honetako gaiak: 1. Informazioaren eta kazetaritzaren balioa, arriskuan. 2. Gazako kazetari grafikoen mezua. 3. Gazan kazetari Israelgo armadaren eskutik. 4. 'Spilnews': konexioan oinarritutako eredua.
5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Erantzuna

Arrebak deitu dit. Auto berria erostera joan dela kontatu dit.

Euskalgintzan egin du lan bizitza osoan, erretiroa hartu duen arte. Autoa zahar geratu zaiola eta, berria erostea erabaki du. Anaiak lagundu dio. Kamioizalea izanik, badaki zerbait motor kontuez.

Joan dira biak auto saltoki batera. Badute modelo bat gogoan, baina onena saltzaileari galdetzea otu zaie: zer dagoen berri, zero kilometroko autorik badagoen eta horrelakoak.

Gizon bat atera zaie. Gaztelaniaz agurtu ditu. Arrebak, edukazio handiz, galdetu dio ea euskaraz badakien. Ezetz. Ados. Orduan, ea saltzaile euskaldunik badagoen galdetu dio. Gizonak baietz, gaztetxo bat badagoela, baina une hartan kanpotik dabilela. Gainera, berak askoz gehiago dakiela autoei buruz.

—Nik ez dut sekula arazorik izan autoak saltzeko euskaraz jakin gabe —esan die harroxko.

—Bada, nik uste gaur izango duzula lehena —bota dio anaiak.

Eta biak atera dira dendatik.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

PSN tunelean harrapatuta

Belateko tuneletako lanak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako Gobernuak iragarri du Acciona eta Oses enpresekin zuen kontratua eten, eta gelditzen diren lanak berriz adjudikatuko dituela. Aurretik itzal handiko lan publikoa izan da, ikerketa batzorde batek aztertu zuena, eta gaur gaurkoz Polizia ikertzen ari dena. Joxerra Senar BERRIAko politika gaietako kazetariak eman dizkigu labirinto honetan ez galtzeko jakin beharreko gakoak.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Has dadila bertso besta!

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar abiatuko da lehenbiziko fasea, Hazparnen, eta abenduaren 20an jokatuko da finala, Iruñean. 50 bertsolari, 14 gai jartzaile, 21 epaile eta hamaika boluntario arituko dira txapelketan, eta BERRIAk horren berri luze eta zabal emanen du. Iratxe Muxika Karrion kultur kazetaria izanen da berriemaileetako bat, eta hark eman dizkigu txapelketari buruzko xehetasun guziak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Geldi, utzi janari guzia lurrean!

Kaleko Afari Solidarioen debekua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Uztaila hondarrean Donostiako Udalak afari horiek debekatu zituen, eta taldeko kideek ogitartekoak banatzeari ekin zioten. Ordutik Poliziaren jazarpena salatu dute. Giro horretan, bi migratzaileren kontra tiro egin dute Gipuzkoako hiriburuan, aire konprimatuko armak erabilita. Kaleko Afari Solidarioez, debekuaz eta horren ondorioez hitz egin digu Maddi Iztueta Olano BERRIAko gizarte gaietako kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Elkar hartuta, indartsu

Autodeterminazio eskubideari buruzko memorandumadu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Michelle O'Neill Ipar Irlandako lehen ministroak, Rhun ap Iorwerth Galeskoak eta John Sweeney Eskoziakoak agerraldia egin dute Mary Lou McDonald Sinn Feineko buruarekin batera, eta elkarlanean aritzeko memoranduma sinatu dute denek. Hori bai, haien alderdien izenean egin dute, ez gobernuburu bezala. Nolanahi ere, irudia oso indartsua da, aurretik ikusi gabekoa. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakaslea memorandumaz eta hiru nazio horien egoeraz aritu zaigu.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Esklabotasunaren Ama Birjina

Bada gauza bat On Kixote eleberriak, Xabiertxo testuliburuak eta Santa Mariari egindako 209. kantigak konpartitzen dutena: mise en abîme-a. Nola? Ez dakizula zer den? Eta zer ari zara bada Nire izena X da atala entzun gabe beste hau entzuten? Pausatu hau, entzun hura eta zatoz bueltan, hemen itxoinen zaitugu.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA