Elkarrizketen bilduma

BERRIAk Espainiako Gorteetarako hainbat hautagai elkarrizketatu ditu hauteskunde kanpainan. Hona elkarrizketa horien bilduma.

Bel Pozuetan EH Bilduren Nafarroako zerrendaburua Espainiako Kongresurako. IDOIA ZABALETA, FOKU
2019ko apirilaren 28a
14:26
Entzun

Carlos Garcia Adanero. Navarra Sumako zerrendan bigarrena.

«EAJ da kupoaren etsai handiena, mozkina atera dutela esaten baitu beti»

Nafarroan, UPNk, PPk eta Ciudadanosek bat egin dute, helburu bakar batekin: eskuinean ez dadila boto bakar bat ere galdu. Ciudadanosek kontzertu ekonomikoaren aurka egin izanagatik, lasai dago Garcia Adanero: «Guztiok zor gatzaizkio sinatutakoari».

 

Pilar Garrido. Elkarrekin Podemosen hautagaia Gipuzkoan.

«Euskadik zer izan behar duen ez da Madrilen erabakiko»

Ohiko bozak baino garrantzitsuagoak dira datozenak, Pilar Garridoren arabera. Podemos giltzarri izango dela dio. Hargatik da Espainiako Kongresurako Gipuzkoako hautagaia.

 

Mikel Legarda. EAJren zerrendaburua Araban.

«Aldez aurretik erraz igartzeko moduko alderdia da EAJ»

Hurrengo legegintzaldian EAJren ardatzak «egonkortasuna eta autogobernuaren defentsa» izango dira, Legardak dioenez. Itunak egiteko jaidura «geneetan» dutela dio.

 

Iñaki Ruiz de Pinedo. EH Bilduren zerrendaburua Araban.

«Estatuaren agenda politikoan eragin nahi dugu, indarrak batuz»

«Inboluzioa» ala «aurrera egitea» dago jokoan Gorteetarako hauteskundeetan, Iñaki Ruiz de Pinedoren arabera. Haren ustez, EH Bilduk erakutsi du «boto baliagarria» dela eskuina erakundeetatik botatzeko, eta ziur da Araban eserlekua kenduko diola PPri.

 

Guillen Carroza. Unidas Podemoseko bigarrena Nafarroan.

«Estatuaren estoldek ez diote jazartzen alderdi bati hura erosterik badute»

Akatsak egin dituztela onartu arren, Carrozak argi du zein aldetan dauden eta nor defendatzen duten. «78ko erregimenak irtenbide zentrista gisa saldu nahi du PSOEren eta Ciudadanosen arteko ituna». Haren ustez, irtenbide hori eragozteko alternatiba da Unidas Podemos.

 

Koldo Martinez. Geroa Baiko zerrendaburua.

«UPNk ikusi du berak bakarrik ez zuela lortuko Barkos kanporatzea»

«Ez ditugu emaitza txarrak izango». Ustez, apirilaren 28ko bozak ez dira egokienak Geroa Bairentzat, baina Martinezek nabarmendu du ziurgabetasuna orokorra dela. Eskuinaren diskurtsoaren aurrean, demokrazia eta autogobernua babesteko beharra azpimarratu du.

 

Bel Pozueta. EH BIlduko zerrendaburua Nafarroan.

«Eskuinak badaki ezker subiranistak duela giltza»

Eskuina geldiarazteko eta erregimenari aurre egiteko aukera EH Bildu dela dio Pozuetak. Haren ustez, Kongresuan hogei diputatutik gorako talde indartsua osa dezakete ERCrekin batera, eta horrek kezkatuta dauka eskuina.

 

Iñigo Arkauz. PPren zerrendaburua Gipuzkoan.

«Gipuzkoan Ciudadanos edo Voxen alde bozkatzea botoa alferrik galtzea da»

Pablo Casadoren bedeinkazioarekin eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako buruzagitzarekin adostu gabe itzuli da Arkauz PPren lehen lerrora. Zail du Espainiako Kongresura iristea, baina garai bateko boto emaileak «berreskuratu» nahi ditu, «boto baliagarria» PPrena dela argudiatuta.

 

Marta Rovira. ERC Esquerra Republicanako idazkari nagusia.

«Ezin da bide beretik jarraitu aldatu den testuinguru honetara egokitu gabe»

Hamahiru hilabete daramatza erbestean. Errepublikaranzko pausoak emateko, auzia nazioartekoa bihur dadin, «barne teilatua» hautsi behar dela dio. «Kontsentsu estrategikoa» behar da. ERCren aurkako «higatze kanpaina bat» dagoela salatu du.

 

Miriam Nogueras. PDeCATeko presidenteordea.

«Guk ez dugu ezer blokeatzen; blokeatuta dago jada Espainia»

JxCren zerrendako hirugarrena da. Beste alderdiei eskatzen die oinarrizko eskubideak defendatzeko. Politika egiteko modua aldatu behar dela iruditzen zaio. Ez dago kezkatuta inkestek diotenarekin.

 

Carolina Telechea. ERCren Kongresurako hautagaia.

«Judizializazioa, errepresioa... Ez ditugu kartzelatze gehiago nahi»

Esquerra Republicanak gorakada handia izango du, inkesten arabera. Marra gorririk gabeko jarduna lehenesten du zerrendako hirugarrenak, eta elkarrizketa jarri du erdigunean. Badu konfiantzarik PSOErekin.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.