Albistea entzun

Gorenak baimendu egin du ziurtagiria eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta ebatzi du zenbait tokitan sartzeko ziurtagiria aurkeztu beharra «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela.

Herritar batuk, larunbatean Iruñean, ziurtagiria erakusten. /
Herritar batuk, larunbatean Iruñean, ziurtagiria erakusten. / Idoia Zabaleta/Foku Tamaina handiagoan ikusi

Jon Ordoñez Garmendia - Ion Orzaiz - Irati Urdalleta Lete -

2021eko abenduak 1 11:18

Espainiako Auzitegi Gorenak onartu egin du Eusko Jaurlaritzak EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren kontra aurkeztu zuen helegitea, eta baimendu egin du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere hainbat tokitan ziurtagiria exijitzeko eskaera. Bere erabakia argudiatzeko, irailaren 14an Galiziarako eman zuen ebazpenean oinarritu da, eta esan du ziurtagiria exijitzea «egokia, beharrezkoa eta proportziozko neurri bat» dela. Fiskaltza ere ziurtagiriaren alde agertu zen. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du osasun larrialdia berriro ezartzeko asmoa duela;ostiralean bilduko da Labi.Nafarroan, joan den larunbatetik dago indarrean ziurtagiria zenbait tokitan sartzeko. Ipar Euskal Herrian, lehenagotik.

EAEko Auzitegi Nagusiak azaroaren 22an ebatzi zuen Eusko Jaurlaritzaren asmoak oinarrizko eskubideak urratzen dituela. Jaurlaritzak egindako eskaeraren arabera, ziurtagiria erakutsi beharko da herritarrei aisialdirako jarduerak eta dantzarako aukerak eskaintzen dizkieten lekuetan, hala nola dantzalekuetan, musika ikuskizunak eskaintzen dituzten aretoetan, musika tabernetan eta karaokeetan. III. taldean sartutako pub eta taberna berezietan ere eskatu nahi dute ziurtagiria, 22:00etatik aurrera.

Jatetxeei ere eragingo die neurriak: 50 pertsonak baino gehiagok jateko lekua dutenetan eskatu beharko dute. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 14 egunetako 100.000 biztanleko intzidentzia metatua 150 kasukoa baino handiagoa den bitartean eutsi nahi diote neurriari (811koa zen atzo EAEn). Establezimenduen jabeen ardura izango da bezeroek dokumentua badutela ziurtatzea, eta paperean edo formatu digitalean aurkezteko aukera egongo da.

Ikusi gehiago: herriz herriko intzidentziaren mapa

EAEko Auzitegi Nagusiko epaileek zenbait arrazoi eman zituzten COVID ziurtagiria ez derrigortzeko. Adierazi zutenez, eskubide «garrantzitsu askori» eragingo die neurriak, eta ez soilik berdintasunari eta intimitateari —epaileen arabera, Eusko Jaurlaritzak horiek aipatu zituen eskaera egitean—. Besteak beste, «biltzeko askatasunari, hara-hona ibiltzeko askatasunari eta adierazpen eta sorkuntza artistikorako askatasunei» eragin diezaiekeela esan dute. Hori guztia atzera bota du Gorenak bere erabakiarekin.

Auzitegi Nagusiak epaia argitaratu eta ordu gutxira, «kezka eta harridura» agertu zituen Jaurlaritzak. Ohar bidez adierazi zuen ez dagoela ados EAEko Justizia Auzitegiaren autoarekin. Gogoratu zuen auzitegiak ebazpenean dioela «arrazoi medikoengatik eta epidemiologoengatik» justifikatu behar dela oinarrizko eskubideei mugak ezartzea. «Horixe da, hain zuzen ere, Eusko Jaurlaritzak egin duena», nabarmendu zuen. Urratuko liratekeen eskubide zerrenda bat jaso zuen auzitegiak, baina, Eusko Jaurlaritzaren ustez, txertoa hartua edo PCRa egina dutenek bermatuak izango lituzkete horiek. Ospitaleetako egoerari dagokionez, auzitegiak esan zuen «orain ez dela beste batzuetan bezain larria»; Jaurlaritzaren ustez, berriz, «kontua da presio hori areagotzea eragoztea».

Ikusi gehiago: datuak Euskal Herrian

Nafarroako Auzitegi Nagusiak joan den astean baimendu zuen COVID-19 ziurtagiria erabiltzeko Nafarroako Gobernuaren erabakia. Urtarrilaren 7ra bitartean egongo da indarrean. Ipar Euskal Herrian, hilabeteak daramatza indarrean neurriak. Beharrezkoa da COVID ziurtagiria edukitzea tabernetara eta jatetxeetara sartzeko, 50 lagun baino gehiagoko kultur ekintzetara joateko, kirol instalazioetarako, zahar etxeetara sartzeko eta osasun zentroetan eta ospitaleetan larrialdiak ez diren gauzengatik artatua izateko, adibidez. 2022ko uztailaren 31ra arte egongo da indarrean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Anbulantzia bat, Donostian. / ©Gorka Rubio, Foku

Gaitza pasatu dutenei hirugarren dosia bost hilabeteren buruan jartzeko gomendatu die orain Espainiako Osasun Batzordeak

Berria

Espainiako Osasun Ministerioak irizpidea aldatu du: urtarrilaren hasieran, lau aste nahikoa zirela esan zuen.

Barakaldon atzo indarkeria matxistaren aurka eginiko protesta bat. ©Marisol Ramirez / Foku

71 urteko gizon bat atxilotu dute Sopelan, etxeko langile bati sexu erasoa egitea leporatuta

Berria

Gizonezkoak duela gutxi kontratatua zuen langilea; aske utzi dute, karguekin, eta emakumearengandik urruntzeko agindua ezarri diote.

Carmen Maeztu, erdian, aurreko agerraldi batean. / ©Iñigo Uriz, Foku

Maeztuk tutoretzapeko gazteen inguruko «polemika» bideratu nahi du

Iosu Alberdi

Enrique Maia Iruñeko alkatearekin bildu da Nafarroako Eskubide Sozialen kontseilaria. «Existitu beharko ez litzatekeen polemika hori» bideratzeko beharra nabarmendu du.

Haur batzuk futbolean, artxiboko irudian ©monika del valle / foku

Eusko Jaurlaritzak eskola kirola baimendu du

Irati Urdalleta Lete

Asteburu honetan, umeek eskola kiroleko lehiaketak egiteko aukera izango dute berriz ere.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.