Albistea entzun

Analisia

Negoziazio mahaia eta konfrontazioa

 

Gorka Berasategi Otamendi -

2022ko urriak 1

Kataluniako mugimendu independentistak inoiz izan duen garaipen politikorik handiena gogoratuko du gaur. Bost urte bete dira ia 2.300.000 herritarrek bozkatu zutenetik U-1eko autodeterminazio erreferendumean. %43ko parte hartzea, Espainiako estatu indarrak bozketa indarkeria gordinez zapuzten ahalegindu baziren ere. Baiezkoak irabazi zuen botoen %90arekin.

Baina emaitza ez zen ezarri. Nazioartetik ez zen espero zen laguntza iritsi, eta independentismoak ez zuen Espainiako Estatuaren mehatxuei aurre egiteko nahikoa indar bildu. Independentismoaren barruan batzuk salatu dute ez zegoela emaitza indarrean jartzeko eta estatuaren presioari aurre egiteko plan zehatzik.

Bost urteren ondoren, eta estatuaren errepresioa tarteko —4.200 errepresaliatu baino gehiago daude Omnium Cultural elkartearen arabera—, independentismoak zatituta oroituko du garaipen hura. Alderdi politikoek ez dute U-1aren esanahi politikoari buruzko irakurketa bateraturik, ezta independentzia lortzeko estrategia adosturik ere, eta ERCren eta Juntsen arteko koalizio gobernua kolokan da, apurtzeko zorian.

Kalean, Diadako mobilizazioek argi utzi zuten herritar asko haserre daudela agintariekin, ez direlako gai izan bost urteotan prozesua suspertu eta ekimen politikoa berreskuratzeko. Batzuek uste dute U-1eko emaitza ezarri behar dela berehala, 2017ko independentzia deklarazioa indarrean jarrita —ANC Biltzar Nazional Katalanak proposatu du 2023ko bigarren seihilekoan egitea—; beste batzuen iritziz, estatuarekiko konfrontazio bat bururaino eramateko prestatu behar da gizartea. Batzuek zein besteek pentsatzen dute, baina, Pere Aragones Kataluniako presidenteak defendatzen duen elkarrizketa mahaia, Generalitatearen eta Espainiako Gobernuaren artekoa, ez dela aski, eta zerbait gehiago egin beharra dagoela.

ERCk bereari eusten dio. Ez da mahaitik altxatuko, han egoteak «nazioarteak ateak ireki» dizkiola argudiatuta, eta negoziazio horietan Kataluniaren posizioa indartzera deitu ditu alderdiak eta gizartea. Horretarako, argitasun akordio baten aldeko adostasuna jostera deitu du Aragonesek. Negoziazio mahaian «indar guztiarekin» defendatuko duela adierazi du. Bere helburua da argitasun akordio bat proposatzea estatuari, erreferendum adostu bat noiz eta nola egin zehazteko.

Politika orokorreko eztabaidak argi utzi du ERCk ez duela oraingoz adostasun nahikorik bildu estrategia horren bueltan, indar independentisten artean. CUPek eta Juntsek ezezkoa eman diote, eta En Comu Podemek babestu egin du.

U-1ak piztu zuen garaipen sentimendua gororatzeaz gain, eta nostalgian erori gabe, etorkizunera begira jarri beharko du Kataluniako independentismoak. Eta, horretarako, ezinbestekoa du estrategia bat adostea. Hura gabe zaila egiten da aurrerapausoak irudikatzea. Negoziazio mahaia eta konfrontazioa, konfrontazioa eta negoziazio mahaia. Bi bide horiek bateragarri egitea lortzen duten ala ez, hori izan daiteke gakoa.

Orain arte, ez da posible izan. Eulalia Reguant CUPen talde parlamentariko bozeramaileak BERRIAri esandakoaren arabera, «jarrerak hurbiltzeko esparru bat izan denean, beti zapuztu dute kexek eta pertsonalismoek». Otsailetik ez da izan estrategia bat adosteko elkarrizketari indar politikoen artean. Berriz ere herritarren presioan dute jarrita itxaropena alderdiak adostasunera bultzatu beharko direla uste dutenek.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Macron eta Putin prentsaren aurrean, joan den otsailaren 7an Moskun egindako bileraren ondoren. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidenteak elkarrizketa batean adierazi duenez, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen baldin badu, aintzat hartu behar da NATO ¬ębere ateetaraino heltzeko duen beldurra¬Ľ
Karakalpakstango 22 ekintzaileren kontrako epaiketaren hasiera, joan den astelehenean, Uzbekistango Bukhara hirian. ©BERRIA

Karakalpakstango protesten epaiketa hasi du Uzbekistanek

Gorka Berasategi Otamendi

Hogei urte arteko zigorrak eskatu dituzte 22 auzipetuen kontra. Manifestariek salatu zuten presidenteak eskualde autonomoaren subiranotasuna ezabatu nahi zuela konstituzio erreforma batekin
Macron eta Putin, joan den otsailaren 7an, Moskun. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidentearen arabera, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen badu aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.