Iragan larunbateko Baionako mobilizazioen harira, beste bi lagun atxilotu zituzten atzo, eta segidan epaitu. Bi akusatuek aitzinetik aitortu dituzte egindakoak, baita proposatu zaizkien zigorrak onartu ere. Poliziari «hamabost bat» jaurtigai bota izana leporatzen diote bati, eta Baionako herriko etxeko berina bat hautsi izana besteari. Horrela, sei hilabeteko kartzela zigorra bete beharko du lehenak, eskumuturrekoarekin; besteari, berriz, zortzi hilabeteko zigorra ezarri diote, baina gibelapenarekin.Â
Hiriko bideozaintza kamerei esker harrapatu dituzte biak. Izan ere, herriko etxeak salaketa ezarri zuen andeatzeaz ohartzean. Kalkulatu dutenez, 3.500 eta 5.000 euroren arteko kalteak izan dira. Beraz, akusatuak kalte ordainak eman beharko dizkio instituzioari.
Gainera, Pirinio Atlantikoetako Departamenduan manifestatzeko debekua ezarri diete biei, hiru urterako.
Denera, zortzi lagun atxilotu eta auzipetu dituzte Baionako larunbateko mobilizazioen harira. Astelehenean bertan, aurrekari judizialik gabeko bi lagun epaitu dituzten: gibelapenezko kartzela zigorra ezartzeaz gain, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko manifestazioetan parte hartzea debekatu zaie haiei ere.
Atzo beste bi epaitu zituzten Baionako auzitegian:Â bost hilabeteko kartzela zigorra ezarri zieten, gibelapenarekin.Â
Azken biek epaiketaren gibelatzea galdegin dute, eta, beraz, auzi saioaren eguna iristen zaien artean, kartzelan sartu dituzte, behin-behinean. Bi lagun horiek aurrekari judizialak dituzte.