Epaiketa dute bihar Kristau Eskolak eta IZEA patronalek

Sindikatuek exijitzen diete 2024an hitzartu zituzten lan baldintzak betetzea. Besteak beste, ELAk elkarretaratzea egingo du 13:00etan, Bilboko epaitegien aurrean.

Kristau Eskolen eta IZEAren ikastetxeetako langileen protesta Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
Kristau Eskolen eta IZEAren ikastetxeetako langileen protesta Donostian, artxiboko irudi batean. ANDONI CANELLADA / FOKU
14789412 kepa
2026ko azaroaren 2a
11:50
Entzun 00:00:00 00:00:00

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako eskola erlijiosoetako langileek 2024an hitzartu zuten lan baldintzak hobetzeko akordioa, IZEA eta Kristau Eskolak patronalekin. «Bi urtera arteko atzerapenak egon dira horiek aplikatzeko orduan», gaitzetsi du ELA sindikatuak. Hain zuzen, bihar izango da «ez betetze» horien inguruko epaiketa, Bilbon; eta elkarretaratzea egingo du sindikatu horrek, 13:00etan, epaitegian bertan.

Sindikatuek behin baino gehiagotan jo dute auzitara bete gabe dauden horiek salatzeko—ELAk batetik, eta Steilas, CCOO, LAB eta UGTk bestetik—, eta ez dira gutxi haien aldeko sententziak. Hala ere, onartzen dute horien bidez ere ez dutela lortu Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoak eta Kristau Eskolek hartutako konpromisoak bete zitzaten. Bi patronal horiek bihar berriro izango dira epailearen aurrean.

Grebak eta mobilizazioak

Egindako mobilizazioak ere ez dira gutxi izan. Besteak beste, otsailaren 13an, protesta bateratua egin zuten sindikatuek Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren atarian. Eta gogora ekarri zuten patronalek bete ez dituzten konpromisoen zerrenda: astean eskola ordu bat gutxiago izateko eskea airean dago, lan pertsonalerako ordu osagarria ez dute gehitu, agindutako soldata igoera guztiak egin eta kalte ordainetan hartutako konpromisoak gauzatu ere ez, eta lanpostuak betetze aldera hitzartuta zeuden bilerak egiteko daude oraindik.

«Patronalek behin eta berriz urratu dituzte negoziazio kolektiboan lortutako akordioak, baita eskubide sindikalak ere», kritikatu du ELAk. Horiek horrela, sektoreko mobilizazioen eta greba egunen ondoren lortutako akordioak betetzea exijituko diete bihar. Denera 9.000 langile inguru ari dira sektorean.

Kazetaritza etikoaren arabera sortua

Nola bermatzen dugun edukien kalitatea

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA