aitor biain

Luzapen denboran

2026ko urtarrilaren 17a
05:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

Luzapeneko lehen zatiaren amaieran etorri da lehen abisua: beste bost eskumenen transferentziak itxita, krisi bat saihestu dute EAJk eta Alderdi Sozialistak. Krisi horrek utziko lituzkeen ondorioak neurtzea zaila da, baina akordioa egin eta izenpetu izanak balioko du gutxienez apur bat nasaitzeko bi bazkideek muturreraino tenkatu duten soka. Bi alderdiek hitzartutako epean gauzatu ez badira ere, eta egoera guztiz lehengoratzeko balioko ez badu ere, transferentzien garrantziak eta pisuak emango die horretarako aukera. Ez alferrik, orain arte ezinezkoa zirudiena lortu da: Gizarte Segurantzaren atal batzuk kudeatzen hastea. Horri esker, Eusko Jaurlaritzak ia 1.000 milioi euro gehiago kudeatuko ditu gizarte laguntzetan.

Zailena lortu da, beraz, baina falta dena ere ez da gutxi. Oraindik beste hamabost bat transferentzia geratzen baitira eskualdatzeko. Duela 47 urte adostutako estatutua betetzeko. Luzapenean den eta ezin bete dabiltzan legea osatzeko. Luzapen denbora noiz amaituko den, hori argitzea falta da. Urak baretuko dira, baina harrotuko dira berriz ere, eta etorriko dira ohartarazpenak, mehatxuak eta tonu gogorraz esandako hitzak. Baina, betetzeko dagoenari begira, EAJk eta PSOEk elkarren beharra dute, eta partida zabalik dago.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA