Bideoak

Euskara urri pantailetan

Euskara urri pantailetan

Garazi Sanchez EHUko irakasleak ohartarazi du gazteek euskararekin duten atxikimendua desagertu egiten dela eremu digitalean, eta oso gutxik kontsumitzen dituztela euskarazko eduki digitalak.

Agorafobia: barruko dardarari aurre eginez

Agorafobia: barruko dardarari aurre eginez

Antsietate mota bat da agorafobia, egunerokoa baldintzatzeraino eragin dezakeena. Kanpora irten nahia eta ezina, besteak beste. Maider Arrutik, bere esperientzia oinarri, gaixotasun hori dutenek zer bizi duten kontatu du ‘Barruko dardara’ film laburrean.

36ko gerraren kontakizun xeheagoa

36ko gerraren kontakizun xeheagoa

Gatazkaren ia hirurehun bideo sarean eskuragarri ipini dituzte Kaliforniako Unibertsitateak eta The Packard Humanities Institute-k. Irudietako batzuk aurretik argitaratu gabeak dira. Euskal Herriko hiriak agertzen dira, 36ko gerraren testuinguruan.

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik

36ko gerra komikietan eta emakumeen ikuspuntutik

Emakumeen testigantzak oinarri hartuta, 1936ko gerrari eskainitako komiki sorta zabal bat abiatu du Bizkai marrazkilariak. Herriz herri kokatuko ditu kontakizunak, eta Bilbon amaitu asmo du proiektua. Oraingoz, lehen lana eman du argitara: Elgeta.

Sunita Camblong: «Desberdintzen ditut entzuten ditudan kantuak eta kantatzen ditudanak»

Sunita Camblong: «Desberdintzen ditut entzuten ditudan kantuak eta kantatzen ditudanak»

Euskal kantuen a cappella bertsioak zabaltzen ditu sare sozialetan Sunita Camblongek (Angelu, Lapurdi, 2006). Iazko irailean, Txikia kantuaren bertsio baten bideo bat jarri, eta ezusteko arrakasta lortu zuen.

Zurrunbiloa proiektua, zurrunbiloan ez galtzeko

Zurrunbiloa proiektua, zurrunbiloan ez galtzeko

Elhuyarrek Zurrunbiloa proiektua sortu du, gazteen osasun mentalaren garrantzia nabarmentzeko. Gazteak eta haien bizipenak dira proiektuaren oinarriak.
Bost urte Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik

Bost urte Zaldibarko hondamendia gertatu zenetik

Zaldibarko hondamendia izan zenetik bost urtera, hura kudeatzen zuen Verter Recycling enpresak ez du ezer ere ordaindu zabortegiko lanengatik; Eusko Jaurlaritzak aurreratu du zabortegia zigilatzeko eta egonkortzeko lanetarako dirua. Ingurumen delituekin lotutako auzia instrukzioanEpaiketa egin ahal izateko behar diren elementuak biltzeko prozesua. dago oraindik ere, eta adituen txostenak biltzen ari dira.

Joaldunak taupaka, hots bakarrez

Joaldunak taupaka, hots bakarrez

Zubieta eta Iturengo joaldunen erritu arkakikoarekin ekin diote inauteri garaiari. Mendaur mendiaren magaletik ibili dira joareak joaz.

Dekretu bidez hasi da Trump egiten eta desegiten

Dekretu bidez hasi da Trump egiten eta desegiten

AEBetako presidenteak migratzaileen aurkako politikak indartu ditu, eta administrazio federaleko funtzionarioen lan baldintzak aldatu. Indultua eman die 2021ean Kapitolioari eraso egin ziotenei.