Bideoak
Afganistandik Italiara oinez: 5.000 kilometro
Boluntario talde bat elkartzen da egunero Triesteko geltokiaren aurrean (Italia), oinarrizko laguntza emateko bi kontinenteren arteko bidaia errepidetik, menditik eta basotik egin duten iheslariei. Migratzaileetako batzuek asiloa eskatuko dute Italian, eta beste batzuek Europako beste leku bat izango dute helmuga.
Palmako sumendiak lur berria sortuko du
Lurra etengabe mugitzen ari da, eta horren ondorioetako bat dira sumendien erupzioak. Kanaria uharteak bolkanikoak dira, erupzioek sortutakoak. Magma zenbait ahotatik atera da, eta itsasoraino heldu da. Bide horretan, hainbat etxebizitza suntsitu eta laborantzarako lurrak hondatu ditu labak: hain zuzen gerora lur bihurtuko den labak.
Ehunka irain euskaraz
Okerra da euskaraz irainik ez dagoelako ustea. Topiko bat da; oso errotuta dagoen topiko bat, ordea. Euskarazko 140 irain bildu ditu BERRIAk, eta zerrendak izan lezake segida, nahi izanez gero.
Suchetha Satish: «Oskorri taldearen abestia oso polita da»
Munduko marka bat lortu du Suchetha Satish-ek (Kerala, India, 2005), besteak beste euskaraz abestuta. Guiness World Records erakundeak haren balentria onartu du ofizialki: kontzertu batean inoiz hizkuntza gehien erabili duen pertsona da. Oskorrik zabalduriko Kanuto abestia kantatu zuen, besteak beste.
Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat
BERRIAko berriemaile berezi Ainara Arratibelek eta Jakes Goikoetxeak balorazioa egin dute udan Tokion jokatu diren Olinpiar Jokoen inguruan, Tokiotik bertatik, jokoetako azken egunean. Euskal kirolarien parte hartze handia nabarmendu dute, baita Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi izana ere.
Torrealdai zendu da, Euskal Herriko intelektual handienetako bat
Euskaltzaina, soziologoa, kazetaria... Jakin aldizkariaren sortzaile eta zuzendari izan zen 42 urtez, eta Euskaldunon Egunkaria-ren lehendakari 2003an indarrez itxi zuten arte. Torrealdairen kazetaritza, soziolinguistika eta kultur lanek ekarpen oparoa egin dute.
Minbiziaren ondorioz hil da; Egunkaria-ren kontrako operazioan atxilotu zutenean jasan zituen torturarekin lotu zuen gaixotasuna.
Dantzan, gorputzak askatzeko
Vogue-a dantza baino gehiago da: aldarrikapena, izateko manera, gorputza astintzea eta familia bat. Iruñean dago Euskal Herriko etxe bakarra, Anouar Merabetek zuzendua. Trans arrazializatu batzuek sortu zuten, eta ikusarazteko lanean ari dira.
Javi Julio: «Ezin daiteke normalizatu jendea itsasoan hiltzen ikustea»
Greziako Lesbos uhartean errefuxiatuen erreskate batean bizi izandakoa oinarri hartuta, Aita Mari dokumentala ondu du Javi Julio zinemagile eta argazkilariak (Donostia, 1978).
Gizarteari errefuxiatuen errealitatearen berri eman eta eskuin muturreko alderdiek zabaltzen duten diskurtsoaren alternatiba izatea lortu nahi dute.