Bideoak

Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'

Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'

Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko Eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: ‘sorioneku’.

Leire Malkorra: «Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko»

Leire Malkorra: «Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko»

Oraindik sinetsi ezin badu ere, Irulegiko Eskua ukitu zuten lehenbiziko eskuak izan ziren bereak. Zazpi urte daramatza Leire Malkorrak (Tolosa, Gipuzkoa, 1988)  Aranzadirekin lanean.

Bertsolaritzaren genealogia feminista BERRIAren eskutik

Bertsolaritzaren genealogia feminista BERRIAren eskutik

Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, betaurreko moreak jantzi, eta saioei eta bertsolaritzari buruzko ikus-entzunezko saioak ari da eskaintzen BERRIA: ‘Txapelpekoak’. Saio horietan ari dira osatzen bertsolaritzaren genealogia feminista. ‘Ahaztuak’ izeneko bideoa, hain zuzen, genealogia feministari buruzko lehena da.

Baloi bat ur azpian

Baloi bat ur azpian

Apnean jokatzen den kontaktuzko kirola da ur azpiko errugbia. Nafarroan, Iruñeko Leones taldea aritzen da horretan. Talde heterogeneoa dute, eta balioa ematen diote horri. Kirol minoritarioa izanda, arazo franko dituzte: adibidez, neurriko igerilekua aurkitzeko zailtasunak.

Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea

Bernart Etxepare, euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazlea

Euskarazko lehen liburu inprimatuaren idazle Bernart Etxepareri buruz egin du Ikusgelak euskal literaturari buruzko lehen bideoa.  'Linguae vasconum primitiae' izenburupean eman zuen argitara Etxeparek liburua, 1545ean.

Gazteek zailtasun handiak dituzte norberaren etxea izateko

Gazteek zailtasun handiak dituzte norberaren etxea izateko

Etxea erosteko zein alokatzeko prezio garestiek eta lan merkatuak atzeratu egin dute gazteen emantzipazioa. Euskal Herrian, 20 eta 34 urte arteko hamar gaztetik lau baino ez dira bizi beren kasa. Emantzipatzeko modurik ez dute gazte gehienek, eta gurasoen habia kaiola bilakatu zaie.

Asteroide bat tirokatzea lortu dute

Asteroide bat tirokatzea lortu dute

Dimorphos asteroidea izan da helburua. Ez dago Lurraren ibilbidean, eta ez dago hark planeta suntsitzeko arriskurik. Asteroidearen erdigunetik 17 metrora jo dute. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den jotako objektuaren orbita. Zuzenean ikusi ahal izan da proba.

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria

Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.

Salatu dute gutxienez 50 pertsona hil direla Irango azken protestetan

Salatu dute gutxienez 50 pertsona hil direla Irango azken protestetan

Ehunka lagun zauritu dira, eta beste hainbeste atxilotu dituzte. Presidenteak iragarri du ikerketa bat egingo duela Amini gazteari zer gertatu zaion argitzeko.

Irango Moralaren Poliziak irailaren 13an atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko emakume gaztea, beloa «gaizki jarrita» eramateagatik. Hiru egun geroago hil zen; Poliziaren esanetan, «bihotzekoak jota».