Ingurumena

Natura euskaraz izendatzen zutenekoa
Hernani inguruko ornodunei buruzko herri jakituria liburu batean bildu dute Eñaut Agirre Goia filologoak eta Iñaki Sanz-Azkue biologoak. Euskara eta natura uztartuta, desagertzen ari den mundu ikuskera bat jaso dute 150 espezieri buruzko fitxetan, transmisioan gertatzen ari den etena leuntzeko asmoz.

Euskal enpresek asko kutsatzen dute oraindik ere
Koronabirusak eragindako 2020ko etenaldiaren aurretik, 2019an, industriak eta energia ekoizle handiek kutsadura handia sortu zuten, PRTR erregistroaren arabera. Kutsatzaileen buru Petronor petrolio findegia ageri da, baina gas bidezko ziklo konbinatuko zentralek eragindako poluzioa ere nabarmentzekoa da.

Basoak, larre eta landa lurrak baino gehiago
Orain dela 110 urteko Euskal Herrian, belardiek azaleraren %42,2 hartzen zuten, eta basoek, %35,8. 2010ean, azalera guztiaren ia erdia ziren basoak (%44,3), eta larre gutxiago zeuden (%32,9). Beherakada dezentez nabariagoa izan da isurialde mediterraneoan. Nolanahi ere, isurialde atlantikoan ere toki gutxiago hartzen dute larreek gaur egun.

Araban egin asmo zituzten lau parke eolikoetatik bi geratu egin ditu Jaurlaritzak
Ingurumenean kalteak eragin ditzaketela argudiatu du Arkamon eta Iturrietan egin nahi zuten proiektua geratzeko. Aitzitik, Labrazako eta Azazetako proiektuen tramiteekin aurrera egiteko baimena eman dio Aixeindar sozietateari, zeina Iberdrolak eta Energiaren Euskal Erakundeak kudeatzen duten.

Fernando Valladares: «Espezie aberastasun handiko ekosistemak dira gure txertorik onena»
Hainbat adituk iragarritakoa bete da COVID-19aren pandemiarekin. Etorkizunean halako gehiago izan daitezkeela eta, natura babestearen garrantzia azpimarratu du Fernando Valladares Ros ekologoak. Etorkizunean pandemiarik ez izateko, naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu, haren iritziz.

Gizakien objektuek gehiago pisatzen dute jadanik Lurreko biomasak baino
Gizakien zama ez da biomasa osoaren %0,01 besterik, baina haren objektuen pisuak gaina hartu dio jada biomasarenari. 2040rako, naturako gaien pisua halako hiru izango da material artifizialena.

Ezkutuko ehiza: ustelkeriak eta beharrak ahalbidetzen duten aberatsen gutizia
Roberto Fraile eta David Beriain kazetariak ezkutuko ehizari buruzko dokumental bat egiten ari zirela hil zituzten, Burkina Fason. Pertsonen, armen eta drogen trafikoaren ondoren, urtero diru gehien mugitzen duen legez kanpoko jarduera da ezkutuko ehiza. Jarduera horren kontra eta eragiten dituen kalteak konpontzen dihardute, besteak beste, Kongoko Errepublika Demokratikoan.

Zabortegiaren zigilatze sistemako akatsek eragin zuten Zaldibarko luizia
Eusko Jaurlaritzak eskatutako peritu txostenetan, ondorioztatu dute zabor masak gainditu egin zuela geotestilaren euste ahalmena Zaldibarko zabortegian, 2020ko otsailaren 6an amildu zenean.

Iñaki Petxarroman: «Klima aldaketa ez ezik, bioaniztasunaren galera ere eten egin behar da»
Klima larrialdiari buruzko liburu bat idatzi du BERRIAko kazetari Iñaki Petxarromanek (Lasarte-Oria, Gipuzkoa, 1973). Aldaketa biofisikoei buruzko datuak bildu eta trantsizio ekologikoaren bidea aztertu du, eta COVID-19ak eragindako osasun krisiarekin ere lotu du ingurumenaren auzia. Uste du krisia ez dela klimatikoa bakarrik: «Bioaniztasuna galtzen ari gara; biziari eusten dioten baldintzak kolokan daude».