Osasuna

GIB birusa, hiesaren eragilea
Ezaugarri bereziak ditu GIB birusak, hiesaren eragileak. Abiada bizian ugaltzen eta eraldatzen den patogeno bat da, eta, urteetan, horrek zaildu egin du haren kontrako tratamendu bat sortzea. Hala ere, badira birusari aurre egiteko bideak, eta gero eta gertuago dago txertoa ere. Gaur-gaurkoz, sendatu ezinezko gaitza da hiesa.

Hiesaren pandemia
Lehen kasuak agertu zirenetik 1981ean, 79,3 milioi lagun infektatu dira munduan, eta 36,3 milioi hil dira hiesarekin lotutako gaixotasunen ondorioz. GIB positibo diren bi pertsonari eman die hitza BERRIA telebistak: Joseba Errekalderi eta Josu Unanueri. 90eko hamarkadan jakin zuten seropositibo zirela, eta ordutik hona bizi izandakoak kontatu dituzte.

Koronabirusarekin bizi dira oraindik
Koronabirusaren sintomekin luzaroan dauden gaixoak bizimodu normala berriz egin ezinik daude. COVID iraunkorra edo luzea dutenek BERRIAri azaldu diote «denbora gehiegi» daramatela gaixorik, eta arreta egokia behar dutela. Osasun sistemaren «abandonua» salatu dute Isabelle Delgadok eta Sonia Bilbaok.

Olinpiar Joko biribilak euskal kirolarientzat
BERRIAko berriemaile berezi Ainara Arratibelek eta Jakes Goikoetxeak balorazioa egin dute udan Tokion jokatu diren Olinpiar Jokoen inguruan, Tokiotik bertatik, jokoetako azken egunean. Euskal kirolarien parte hartze handia nabarmendu dute, baita Maialen Chourrautek zilarrezko domina irabazi izana ere.

Lipedema, emakumeei erasaten dien gaitz ezezaguna
Emakumeen %11k lipedema daukate, baina, ezezaguna izateaz gain, gutxi diagnostikatzen da. Pubertaroan hasi ohi da, eta nabarmen egiten du okerrera hormona aldaketekin. Gaitza pairatzen dutenek sarri beren poltsikotik ordaindu behar izaten dituzte tratamenduak.

Fernando Valladares: «Espezie aberastasun handiko ekosistemak dira gure txertorik onena»
Hainbat adituk iragarritakoa bete da COVID-19aren pandemiarekin. Etorkizunean halako gehiago izan daitezkeela eta, natura babestearen garrantzia azpimarratu du Fernando Valladares Ros ekologoak. Etorkizunean pandemiarik ez izateko, naturarekin dugun harremana aldatu egin behar dugu, haren iritziz.

Uste okerrak eta sasi-egiak
Pandemia garaian han eta hemen zabaldu diren uste faltsuez dihardu Ana Galarraga zientzia komunikatzaileak. Egoera berri eta arrotzetan gizakiak hartu ohi dituen jarrera psikologikoen artean kokatu ditu halako uste faltsuak. Erantzun errazak bilatzea baino egokiagoa iruditzen zaio metodo zientifikoaren arabera pentsatzea.

Iraide Fontaneda: «Helduak gara zentroa, eta argi ikusi da umeen ongizatea ez dutela kontuan hartu neurriak hartzean»
Haurren beharrizanak ez dira kontuan hartu osasun larrialdian segurtasun neurriak ezartzean, Iraide Fontaneda psikologoaren (Gasteiz, 1983) ustez; nabarmendu du, besteak beste, umeek kirola behar dutela pandemiak eragindako urduritasunari aurre egiteko. Halaber, gizarte mugimenduaren indarra gakotzat dauka osasun larrialdia ongi kudeatzeko.

Dozenaka urte igaroko dira Fukushimako hondamendi nuklearraren kalteak konpontzerako
2011ko martxoan, karanbola perfektu batek hiru hondamendi kateatu zituen Japoniako kostaldean: inoiz erregistraturiko lurrikararik handienetakoa, tsunami erraldoi bat eta istripu nuklearra. Egun gutxian milaka biktima eragin zituen ezbeharrak —15.899 pertsona hil zituen—, eta urte asko pasatuko dira egoera lehengoratu arte: gutxienez beste lau hamarkada beharko dira zauri nuklearra ixteko.