25fotograma
25. fotograma

25. Fotograma | 'Aro Berria', Irati Gorostidi

2025eko urriaren 20a
Atal gehiago
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Katutxoria

Kontua da kalatxori bat hurreratzen zaiela goizero etxera. Hegaztia gose da. Nonbait auzokide batek portuko katuei jana botatzen die goizero, eta hara agertzen da kalatxoria ere. Katuak uxatzea erraz egiten zaio haren hegal handiekin, eta gozatzen du oturuntzaz.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bideokluba etxean sartu zenekoa

Netflix plataforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hamar urte dira Netflix Hego Euskal Herrira iritsi zela; urte bat lehenago iritsi zen Ipar Euskal Herrira. Hamarkada honetan erabat aldatu da ikus-entzunezkoak kontsumitzeko manera. Urtzi Urkizu BERRIAko komunikazio gaietako kazetariak Netflixen historiaz eta streaming plataformen eraginaz hitz egin digu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Arnasberritu, ez itotzeko

Euskararen arnasguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Abian da Arnasguneak hizkuntza gutxituen biziberritzean deitutako nazioarteko konferentzia, Azpeitian (Gipuzkoa). Han hitz egiten ari direnez eta arnasguneei buruzko gako nagusiez mintzatu zaigu Asier Basurto Arruti Soziolinguistika Klusterreko ikerlaria.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Urak badu zaporerik?

Uraren zaporea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Badu zaporerik urak? Eta hala baldin bada, zeren zaporea du? Zientzialariek horri buruz ikertu dutena azaldu digu Itsaso Jauregi BERRIAko zientzia gaietako kazetariak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

U15: Gelditu, zerbait mugitu dadin

Palestinaren aldeko lanuztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hiru eta lau orduko lanuzteak deitu dituzte sindikatu gehienek, eta hezkuntzan egun osokoa izanen da. BERRIA taldeko langileok bat egin dugu lanuztearekin, eta atal honetan gure arrazoiak azaldu ditugu. Horretarako Alazne Iruretagoiena eta Uxue Rey lankideek lanuzteaz hitz egin digute.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Handira jo duen kazetaria

Martxelo Otamendi. Handira jotzeko kazetaritza liburua du hizpide BERRIKETAN saioaren atal honek. Garbiñe Ubeda BERRIAko kazetariak idatzi du Otamendiren ibilbideari errepasoa ematen dion elkarrizketa liburu hori, eta gaur aurkeztuko dute. Lan horren nondik norakoak azaldu dizkigu Ubedak berak.

Liburua Elkar argitaletxeak, Jakin aldizkariak eta BERRIA egunkariak argitaratu dute, kazetaritzako lan luzeak biltzen dituen Aleka bildumaren barrenean. Aurkezpenak eginen dituzte Tolosan (urriak 14), Baionan (urriak 16), Iruñean (urriak 29), Bilbon (azaroak 24) eta Gasteizen (azaroak 27).

00:00:00 00:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.