25fotograma
25. fotograma

25. Fotograma | Manu Gomez 'Arg(h)itzen'

2025eko urriaren 20a
Atal gehiago
Podcastak
Berria FM
Berria FM

Haize zakarra eskuinetik

Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista antifaxismoaren baitan kokatu beharra izan ditugu hizpide. Bestalde, «kriptoprofeta» kontzeptua aurkeztu digu Andrea G. Galarretak, eta amu bat utzi.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Presioari ezin eutsi

Iranen kontrako erasoa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekainaren 28an Israelek eta AEBek eraso egin zioten Irani, eta Ali Khamenei lider gorena eta goi mailako zazpi ofizial hil zituzten, baita ehunka lagun ere. Iranek erantzun egin du, eta erasoak Ekialde Hurbil osora zabaldu dira. Presio eltzeak ez du askoz gehiago jasango. Igor Susaeta BERRIAko Mundua saileko koordinatzaileak egoeraren analisia egin digu.

00:00:00 00:00:00
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Canovas del Castillo hiltzeko erabilitako pistola

Pistola hitza entzun eta bati Amerikako Estatu Batuak etor dakizkioke burura. Ziur asko jatorrizko herrien kolonizazio hastapenetik hasita, hura bihurtu delako munduko bazter hartako indarkeriaren eta aldaera sinbolikoaren tresna behinena. Gurean ezpatak, arku eta geziak edota lantzak izan dira luzaro gerraren protagonista. Adibide gisa, gure literaturan, eta Basquepoetry.net atariko bilatzailea aintzat hartuta, ez dira asko pistola hitza barne hartzen dituzten olerkiak.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Itxi gabeko bala zauriak

Martxoaren 3ko sarraskia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 50 urte igaro dira Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko Asiskoaren eliza setiatu eta bost langile hil zituztela. Ehun zauritu baino gehiago ere izan ziren sarraski hartan. Gaur gertakari horiek gogoratzeko ekitaldiak eginen dituzte, eta «egia, justizia eta erreparazioa» eskatuko dute. Gaur egunetik atzera begiratu dugu Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAk Gasteizen duen delegazioko kazetariarekin, gertatu zena gogoratzeko eta erakundeek horren aurrean izan duten jarreraren bilakaera azaltzeko.

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Elizdorrearen ordua

Goizero joaten naiz Columbia Unibertsitatera oinez. Hango liburutegian idazten dut. Hori da nire goizeko ohitura: gosaldu, etxea hustu, eta tipi-tapa egitea etxetik Columbiaraino, 37 kaleak zeharkatuz. Arratsaldean, literatura eskolak. Baina goiza idazteko dut.

Hiria esnatzen egoten da: kafetegiak zabaltzen, kamioiak zama hustutzen. Morningsidera iristeko aldapan gora egin behar da, eta gero argitasuna dator. Etxeak baxuagoak dira. Eta elizdorreak daude, ordua ematen dakiten kanpaiekin. Ematen du herri batean zaudela, nahiz eta hiriaren erdian egon. Orduak ematen dituen elizak itxura gotikoa du, 1868an eraikia izan arren. Eliza atarian ilarak egoten dira, jendea arropa eta janaria jasotzen.

Duela gutxi irakurri nuen berria: elizak bota behar zituzten etxeak egiteko. Nire bideko eliza kuttuna ere bai. Nahiz eta badakidan etxeak behar direla, hutsunea sentitu nuen. Eliza neogotikoaren ordez, eraikin luze bat altxatuko dute, ordua ematen ez dakiena.

Baina New Yorken bizitzak badaki pelikula baten modukoa izaten, eta azken orduko plot twistak izaten dira. Handik gutxira beste berri bat agertu zen: kexak zirela eta, eliza ez zela botako. Ondoan zuen eraikin zaharra bai; han egingo dituzte etxeak.

Elizak, beraz, jarraituko du ordua ematen.
Eta jatekoa eta arropa ere bai, nire Columbiarako goizetan.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

1.425 eguneko setioa

Sarajevoko setioa eta horren ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 30 urte bukatu zen lau urte iraun zuen setioak, baina zauriek irekita jarraitzen dute oraindik Bosnian. Gertakari hura gogoratu eta gaur egungo egoera zein den aztertu dugu Igor Baigorri Perez BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA