Berria FM
Berria FM

Bortizkeriari bere izenez

2024ko urtarrilaren 17a

Haurdunaldian, erditzean eta erdiondoan osasun arloko profesionalek emakumeari nahiz umeari ematen dioten tratu txarrari buruzkoa da Berria FMren saio berria. Hau da: indarkeria obstetrikoari buruzkoa. Izan ere, indarkeria matxistaren adierazpide horrek badu izena, badelako. Hari buruz, 'Sortze berri bat' liburua plazaratu du Estitxu Fernandez psikologo eta idazleak, eta gurekin izan da bera, besteak beste. Saioa Baleztena biktimak eta Bakartxo Ormazabal emaginak ere utzi dituzte lekukotzak.

Gaiak
Atal gehiago
Ahots gehiago letren erdigunean

Ahots gehiago letren erdigunean

2026ko apirilaren 29a

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Erotikaren esanahi guztiak

2026ko apirilaren 15a

Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena soziala iraultzeko? Puritanismoa noren kontua da? Zer gorputzi aitortzen zaie gozamenerako eskubidea? Lorea Gurutxarrik ere eman digu pistarik.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Prekarizazioaren kontrako bultza

2026ko martxoaren 18a

Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek aurrenekoz: Euskal Herrirako gutxieneko soldata prapioa eskatu dute Hegoaldean, eta langa 1.500 euroan ezartzea. LABeko idazkari feminista Maddi Isasik eman dizkigu gakoak.

00:00:00 00:00:00
Haize zakarra eskuinetik

Haize zakarra eskuinetik

2026ko martxoaren 4a

Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista antifaxismoaren baitan kokatu beharra izan ditugu hizpide. Bestalde, «kriptoprofeta» kontzeptua aurkeztu digu Andrea G. Galarretak, eta amu bat utzi.

00:00:00 00:00:00
Errutinak ez ditzan irentsi

Errutinak ez ditzan irentsi

2026ko otsailaren 18a

Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria FMn. Errutinaren ajeak, «molestatu behar duten protestak» eta memoriari loturiko premiak atera dira azalera.

00:00:00 00:00:00
 Segurtasun kulturala medikuarenean

Segurtasun kulturala medikuarenean

2026ko otsailaren 4a

«Emakumeen, genero ez-normatiboen eta euskaldunen aurkako zapalkuntza eta bazterketa egiturazkoak dira; osasun sisteman txertatuta daude». Ospitale eta osasun etxeetan hainbat bazterkeria kasu atzemandakoa da Garbiñe Elizegi Narbarte, eta, batik bat, euskararen eta euskal kulturaren kontrako erasoekin eta genero diskriminazioarekin lotutako esperientziei behatu die, baita bi-biak loturik azaleratu ohi diren kasuei ere, preseski. Auzia sakon ikertu, eta tesia ondu du berriki. Asmoa ez da diagnostiko hutsa egitea; begirada errotik aldatzea dakar haren proposamenak.

00:00:00 00:00:00
Ikusezinak fokuratzea

Ikusezinak fokuratzea

2026ko urtarrilaren 21a

Maria Luisa Elio, Mirentxu Loiarte, Mirentxu Purroy, Maite Arrieta, Ana Barandiaran, Yurre Ugarte, Yolanda Mazkiaran, Nere Pagola eta abar. Eta jarri eten puntuak gero. Emakume zinemagile mordoa dago eta izan da Euskal Herrian, baina gutxi batzuk bakarrik daude artxibo ofizialetan jasota. Gertatutakoa aztertu, hutsunea betetzeko ahalegina egin, eta ondorioak tesi batean bildu ditu Olatz Ovejero Alfonsok: ‘Euskal emakume zinemagileen ikusezintasunaren genealogiak: Yannick Bellonetik eta Kimuak programaren lehenbiziko belaunaldira (1947-1998)’. BerriaFMn eman ditu gakoak, auzitan jarri kanonak, eta oroitarazi aulki hutsak.

00:00:00 00:00:00
Indar metaketa feminista Astran

Indar metaketa feminista Astran

2025eko abenduaren 23a

Hau du BerriaFMk 2025eko azken saioa. Ez du ohikoan estudioan egin, ez ditu ohiko hormak izan testigu: Gernikako Astra izan du agertoki eta aterpe, haren hogeigarren urteurrenaren aitzakian. Bai Astrarekin eta mugimendu feminismoarekin ere harreman estua duten Johana Olabarria, Naia Torrealdai eta Arlette Apraiz mahaiaren ingurura gonbidatu, eta urteotako ibilbidearen errepasoa egin dugu haien eskutik. Gatazkak, militantzia eredu bizigarriak, erresistentziak, erasotzaileen inguruko konplizitate sareak eta etorkizun desiragarriak, horiek eta beste ekarri ditugu solasera kultur fabrikan.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Errezoekin atzera bultzaka

2025eko abenduaren 17a

«Ezustekoa ez da izan, baina mingarria bai». Abenduaren 9an eman zuen sententziaren berri Arabako Probintzia Auzitegiak, eta hura «zaplazteko» baten gisara deskribatu dute Askabide klinikako kideek. Epaileak errugabetzat jo ditu klinikaren aurrean abortuaren kontrako elkarretaratzeak egin zituzten 21 pertsonak. Haien errezoetan ez du atzeman biolentziarik. Klinikako arduradun Naroa Iturri eta zentroaren abokatu Bea Ilardia BerriaFMn izan dira auziari buruz hitz egiteko. Suminduta daude. «Emakumeen eskubideak eta askatasunak biltzen dituzten arau eta lege guztiek ikaragarrizko erresistentziak dauzkate».

00:00:00 00:00:00
«Hirekin nola? Xoka?»

«Hirekin nola? Xoka?»

2025eko abenduaren 3a

Abenduaren 3arekin, alegia Euskararen Nazioarteko Egunarekin batera heldu den saio honetan, euskararen labirintoan barneratu gara, hizkuntzak eta generoak topo egiten duten bidegurutzean arreta jartzeko. Beatriz Fernandezen Ariadnaren haria liburua orriztatu dugu horretarako, eta Ana Jaka idazle eta EHGAMeko kidea izan dugu parez pare. Hizkuntza ez-sexistaren mitoa, inertziak astintzeko beharra eta euskara “zikintzeko” orduan nork duen zilegitasuna izan dugu hizpide harekin. Hori gutxi balitz, hitano ez-binariorako proposamena ere ezagutu dugu; ez noka, ez toka: xoka.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
MurMur
MurMur

Folk ahaireak, hard-rocka eta pop-rock bizia… mur-mur batean

Elimberri bikotearen estreinako diskoko pieza bat, Xabier Badiolaren ‘Leiho ondoan xori bat’ bigarren diskoko beste bat, Isuoren ‘Suzko ikurra’ laneko bat… Sugramas taldearen ‘Black Storm Saioak’ bi kantuko singletik aukeraturikoa eta Meison taldearen ‘Ultrapop’ estreinako laneko beste bat ere entzungo dugu. Eta, beti bezala, haien murmurioak ere bai.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gerraren kontra eta langileen alde

Maiatzaren Lehena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sindikatu gehienek gerraren eta ideia erreakzionarioen kontrako, eta langileen eskubideen eta borrokaren aldeko mezuak zabalduko dituzte mobilizazioetan. Hegoaldean, nor bere aldetik; Iparraldean, sindikatu guziek bat eginik. Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko koordinatzaileak eman dizkigu aurtengo Langileen Nazioarteko Egunari buruzko xehetasunak.

00:00:00 00:00:00
Berria FM
Berria FM

Ahots gehiago letren erdigunean

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Rol nagusia, Belokirentzat

Zinemaldiko zuzendaritza aldaketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Maialen Beloki izanen da zuzendaria 2027ko urtarriletik aurrera. 2016. urtetik zuzendari ordeetako bat da, eta Zinemaldia alor askotatik ezagutzen du. Beraz, aurtengo Zinemaldia izanen da Jose Luis Rebordinosek zuzenduko duen azkena. Urtzi Urkizu BERRIAko kazetariak urtero jarraitzen du Zinemaldia eta Belokiren inguruan aritu zaigu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Erregaiek piztutako sua apaldu nahian

Erregaien etorkizunari buruzko konferentzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. COP gailurretan erregai fosilen auziari behar bezala ez diotenez heldu, Herbeherek eta Kolonbiak ekinbidea hartu dute Erregai Fosilez Haragoko Trantsiziorako Nazioarteko Lehen Konferentzia antolatuta. Kolonbiako Santa Marta hirian izaten ari da, egunotan. Gai horri buruz aritu gara Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariarekin.

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA