Berria FM
Berria FM

Diskurtsoaren jabe izateko

2024ko azaroaren 6a

Lisipe bildumako hamabosgarren zenbakia eman du Susa argitaletxeak: ‘Euskal Herriko greba feministak. Diskurtsoaren analisia feminismo materialistatik’. Eta autorearekin egin dugu hitzordua Berria FMn: Uma Ulazia politologia izan da gurean. Freskatu ditugu 2019ko eta 2023ko greben oihartzunak, eta hark esplikatu dizkigu lanuzte horietako diskurtsoen ñabardurak eta efektuak. Edonola ere, podcastean nekez egin geniezaiokeen eskapu Iñigo Errejonen auziari. Hari ere dedikatu dizkiogu hainbat hitz.

Atal gehiago
Kultur transmisioa

Transmisio kate feministak

2024ko abenduaren 4a

Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.

 

Indarkeriaren erresonantzia digitala

Indarkeriaren erresonantzia digitala

2024ko azaroaren 20a

Hurbil da Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguna. Hari, eta, preseski, indarkeria matxistak sare sozialetan hartzen duen tokiari erreparatu dio Berria FMk. Halako biolentziarik badela ere ukatzen duten diskurtsoei, besteak beste. Asier Arizkorreta Emagineko kidearekin, manosferaz; Maider Galardi kazetari eta ikerlariarekin, ziberjazarpen misoginoez eta sare sozialetako aliantza feministez.

Izatekotan, marroia

Izatekotan, marroia

2024ko urriaren 23a

Urriaren 19a Bularreko Minbiziaren Kontrako Nazioarteko Eguna da. Aurtengoa joana da, baina beti da garaiz hari heltzeko. Izan Inurri elkarteko kide eta sortzaile Julene Illarramendirekin aritu gara gaitzaz eta gaitza inguratzen duten beste hamaika kontuz: hil arte bizi nahiaz, «urri arrosak» sortzen duen amorrazioaz, hizkera belikoaz, osasun sistemak helarazten dituen mezu matxistez. Bestalde, ‘Bularretik ehundutako aitortzak’ dokumentala ondu dute Leitzan, eta protagonisten ahotsak ere jaso ditu Berria FMk.

Oholtza hartzeaz

Oholtza hartzeaz

2024ko urriaren 9a

Ezinbestean, musika eszena transfeministari buruzko saio batekin ekin dio Berria FMk denboraldi berriari. Alex Sarduik esan zuelarik Euskal Herriko musikagintzan «genero diskriminiaziorik» ez dagoela, master amaierako lana aurkeztear zen Udane Barinagarrementeria Laka: 'Euskal Herriko musika-eszena (trans)feministen gorputz etnografia bat: Elkarrekikotasunak, afektuak eta berresanahitzeak'. Eta deitu diogu, eta harekin mintzatu gara punkaz, oholtza hartzeaz, izerdiaz, biolentziaz, «xamurtasun erradikalaz».

 2x18 Harro; betiere, politiko

Harro; betiere, politiko

2024ko ekainaren 19a

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunaren ingurumarietan bukatu du denboraldia BerriaFMk. Eta abagunea baliatu du erreparatzeko, batetik, azkenaldian lerroburuetan bistaratu diren gorroto delituei eta erasoei, baina baita, orobat, ‘pinkwashing’-ari, LGTBI mugimenduaren ahalduntzeari, gozamenari eta besteri ere. Bilbao Bizkaia Harro jaialdiaz, kritiko, Be Macias; erresistentziaz eta saretzearen ahalmenaz, Maite Morales eta Ainhoa Ayerbe. Queertopiaz eta bestelako mundu batez, Dom Campistron.

2x16 Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

Zelaitik kanpo ere irabaztekoak

2024ko maiatzaren 22a

Futboleko euskal taldeek lerroburu ugari eman dituzte asteotan. Esaterako, Espainiako Kopako finala jokatu du Realak, eta lehenbiziko mailara igotzear izan da Osasuna. Biek egin dute kale, baina BerriaFMri abagune ederra iruditu zaio emakumezkoen futbola izateko hizpide; dakitenei galdetuta. Ainhoa Tirapu, Ane Azkona, Arene Altonaga eta Jone Bastida lagun, arakatu dugu lan baldintzetan, ikusgaitasunean, futbol sistemaren barreneko biolentzietan, eta egiteko dagoen bidean.

Karratua 02 x 15 amatasuna

Instituzioa eta (ez)amatasuna

2024ko maiatzaren 8a

Aurten, Euskal Herri osoan da Amaren Eguna maiatzean. Zoriontzeko eguna ote den, ordea, duda dute askok. Ez ote den gehiago komeni data hausnartzeko baliatzea: hausnartzeko amatasuna nolakoa, amatasuna noiz, amatasuna nork, amatasuna norekin. Are gehiago: «Amatasuna bai?». Emagineko kide Ainara Lasari esker aletu ditugu ama direnenak eta ez direnenak. Hitz egin digu amatasunarekin loturiko iruditerian arrakalatu beharrekoez eta bestez. Bestalde, tamalez eta amorruz, Euskal Herrian izandako beste hilketa matxista bat ere izan dugu hizpide.

2x14 Babesgune berri bat

Babesgune berri bat

2024ko apirilaren 24a

Sexu Indarkerien Arreta Integraleko Zentroa ireki dute Iruñean: eguneko 24 orduetan izateko zabalik, urteko egun guztietan. Bertan izan da BerriaFM, eta hura ekarri dute, hala, uhinetara. Hitzorduak balio izan du, gainera, hausnartzeko sexu erasoen ikusgaitasunik ezaz, halako biolentziak salatzeko premiaz eta salaketak ez jartzeko eskubideaz. Biktimen askotariko beharrez eta gizartearen ardurez.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Bardo baten agurra

Benito Lertxundiren ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Musika ibilbidea bukatutzat eman du Lertxundik, eta kantuz-kantu 60 urteko bidea errepasatu dugu Badok musika atariko arduradun Gorka Erostarbe Leundarekin.

Berria FM
Berria FM

Transmisio kate feministak

Diagnostikoa ez da berria, baina ezin esan iraungi denik. Aspaldi, eta oraindik ere, hainbat ikerlari feministak ohartarazi dute euskal kulturari loturiko memoria kolektiboa berridazteko premiaz. Besteak beste, aldarrikatu dute transmisioan ere behar dela eragin: ikuskera heteropatriarkaletik desplazatu, begirada transfeminista ezarri. Berria FMn, Iratxe Retolaza ikerlari eta irakaslea mintzatu zaigu gaiaz. Agurtzane Intxaurraga antzerkigilea ere bai; «gizon gosetuez», eszenatokietan kontatu nahi dituztenez.

 

Kinka
Kinka

Kinkaren Bonus Tracka: Elisa Sainz de Murieta

Hirugarren denboraldi honetan, Bonus Tracka izango du Kinka saioak. Hamabostean behin argitaratutako ale nagusiaren osagarri izango da; izan ere, galdera berdin bati erantzungo diote elkarrizketatu guztiek, eta euren lan, jardun edo ikerketa arlotik etorkizuna nola amesten duten azalduko dute. Hemengo honetan, Elisa Sainz de Murieta EHUko irakasle eta BC3ko ikerlariak erantzun dio galdera horri.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Mundua edertzen du euskarak

Mundua edertzen du

bertsoak

Mundua edertzen du

naturak

Mundua edertzen du

arteak

Mundua edertzen du

lagunak

Mundua edertzen du

gauak

Mundua edertzen du

ametsak

Mundua edertzen du

larruak

Mundua edertzen du

bihotzak

Mundua edertzen du

justiziak

Mundua edertzen du

begiruneak

Mundua edertzen du

oroimenak

Mundua edertzen du

berdintasunak

Mundua edertzen du

irriak

Mundua edertzen du

biziak

Mundua edertzen du

herriak

Mundua edertzen du

euskarak

euskarak

edertzen du mundua.

 

2024ko euskararen nazioarteko egunean.

Eta Mikel Urdangarinek kantara ekarria.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Euskara: larrialditik indarraldira

Euskararen larrialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Kontseiluak ohartarazi du euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuren azken hamarkadetako susperraldia eten egin dela, eta mobilizazio handi bat iragarri du heldu den urteko abendurako. Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu gaiari buruzko gako nagusiak.

BERRIKETAN Logo
Berriketan

EHU: Bide berri bat zabal ezazu

EHUko errektoretzarako hauteskundeak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Joxerramon Bengoetxea aise gailendu da bozketan, eta bera izanen da errektore berria sei urtez. Irati Urdalleta Lete BERRIAko hezkuntza gaietako kazetariak azaldu dizkigu hauteskunde hauetako gako nagusiak.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.