Berria FM
Berria FM

Gailurra zapaldu diten

2024ko urtarrilaren 31

Maria Angeles Ziganda, Maritxu Sorabilla, Paquita Bretos, Maritxu Bilbao, Angelita Olano… Mendizaletasunaren historian bidea urratu zuten emakumeetako batzuk dira horiek. Aitzindarien urratsei segituz joan dira gehitzen berriak zerrendan, eta egun kontaezinak dira alpinismoaren gailurrera iritsi direnen izenak. Haietako batzuk gogora ekarri ditugu, Ana Diez de Ureren laguntzarekin, genealogia bat osatzeko helburuz Gailurretan izan gaitun argazki erakusketa antolatu baitu. Trabak traba, han ere izan direla, garela, ezagutarazteko. Haietako batzuk gogora ekarri ditugu, Ana Diez de Ureren laguntzarekin, genealogia bat osatzeko helburuz Gailurretan izan gaitun argazki erakusketa antolatu baitu.

Atal gehiago
Eraldaketa kolektiborik ezean, ezin

Eraldaketa kolektiborik ezean, ezin

2026ko urriaren 28a

Hemen gara berriz. Heldu da Berria FM podcastaren beste denboraldi bati ekiteko unea, eta ez dugu ohiko estudioan egin, Intxaurrondoko Kultur Etxean baizik: urriaren 22an Indarkeria Matxistak Nerabezaroan jardunaldien hamargarren aldian eginiko zuzeneko saioa jaso dugu zuretzat, entzule. Pedagogia eta justizia feministez gogoetatzeko, Bea Ilardia, Aiora Epelde, Amets Castrejana eta Garazi Lopez de Lacalle bildu genituen mahaiaren bueltan, eta galdera hauek eta beste atera solasera: Justizia feminista nola lurreratu liteke ikasgeletan? Erasorik bada, zer? Begiratzea aski da ikusteko? Kirolak zer potentzialtasun du eraldaketarako?

00:00:00 00:00:00
Espaloian txaloka nahi lituzkete andreak

Espaloian txaloka nahi lituzkete andreak

2026ko ekainaren 24a

1996an lehertu zen alardeen gatazkaren muina, emakumeen parte hartzearekin loturikoa. Irunen ekainean, eta Hondarribian irailean, emakumeek urte hartan egin zuten, lehenbiziko aldiz, desfilean sartzeko ahalegina. Ez zuten lortu. Eta zera jaso zuten bueltan: biolentzia. Zauria borroka bihurtuta, 30 urte egin dituzte ordutik espaloitik erdigunera bidea urratzen; baina, oraindik, andreei gizonen gisara festaren parte izatea eragozten dieten alarde baztertzaileak dira nagusi bi hirietan. Noren babesarekin? Noiz arte? Bada bide orririk? Maite Asensio Lozano izan dugu solaskide, eta harekin agurtu dugu Berria FMren denboraldia. Azkena dugu hau, entzule.

00:00:00 00:00:00
Udaleku transfeministak, zarataz harago

Udaleku transfeministak, zarataz harago

2026ko ekainaren 10a

Bernedoko udalekuen auziaren inguruko zalaparta ez da apaldu. Guraso batzuek jarritako salaketen harira abiatutako bide judiziala egiteko dago oraindik, eta hau ere heldu da berriki: Arabako Foru Aldundiak zigortu egin du udalekuak antolatzen dituen Sarrea elkartea, «hutsegite administratibo batengatik». Azken horren aurretik, baina, «zaratatik» urrun, 23 eragilek topaketak egin zituzten apirilean, bultzatzen duten aisialdi eredua lantzeko, eta aisialdi hezitzaile, euskaltzale eta eraldatzailearen aldeko aldarria zabaltzeko. Urtxintxako Itoitz Serna Araujo lagun, horretan jarri dugu arreta Berria FMn.

00:00:00 00:00:00
Nondik hasi kontatzen

Nondik hasi kontatzen

2026ko maiatzaren 27a

Euskal Herriko mugimendu feministaren hastapenak 1960ko edo 1970eko hamarkadetan ezarri ohi dira, baina abiapuntu hori bera auzitan jarri du Cira Crespo historialaren ikerlan batek: 1919an Maria Aizpuru atxilotuaren alde abiarazitako diru bilketa batek bestelakorik utzi zuen agerian. Hor ere bazen dardara feministarik dagoeneko. Eta eferbeszentzia kolektibo hori ez zen alferrik galdu gerora ere. Hortik has liteke kontatzen euskal genealogia feminista.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Ukendu kolektiboa orbainei

2026ko maiatzaren 13a

Bortxa matxisten lau erreparazio esperientziari buruzko azterketa sakon bat argitaratu du Mugarik Gabe elkarteak: Orbain kolektiboak. Hari buruzko azalpenak eman dizkigu Joana Etxano Gandariasbeitia kideak, eta haren eskutik aletu ditugu, besteak beste, erreparaziorako eskubideari, biktima edo bizirauleen unean uneko premiei eta indarkeria instituzionalari buruzkoak. El Salvadorreko Manuelaren istorioa ekarri dugu gogora horretarako, baita Kintsugiaz mintzatu ere. Portzierto: zuek bazenekiten zenbatgarren saioa genuen hau?

00:00:00 00:00:00
Ahots gehiago letren erdigunean

Ahots gehiago letren erdigunean

2026ko apirilaren 29a

Literaturaren historian gizon zuri mendebaldarrak izan du idazle figuraren esklusibotasuna; baina, oraindik ere bai? Berriki, galdera horren itzulian bueltaka eta galdezka aritu da Itziar Ugarte Irizar lankide, idazle eta editorea. Egungo literatur kanonaren auzia aztertzeko zenbait gako atera ditu azalera, eta, haiekin, kasik baiezta litezke zenbait dardara, mugimendu eta «garaipen partzial» ere. Bestelako ahots, gai eta kontamoldeek lekua beretu dute azkenaldian: emakumeek, arrazializatuek, genero disidentziek.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Erotikaren esanahi guztiak

2026ko apirilaren 15a

Hirugarrenez, Edurne Errea Nuño irakasle eta sexologoak boteretze erotikoaren eskola gidatu du Iruñeko Emakumeen Etxean. Plazeraz, desiraz eta sentsualitateaz gogoetatzeko abagunea zabaldu dute bertan, bai eta, batez ere, zaurgarri azaltzeko tartea ere. Erreskate lana egin dugu Berria FMn: gurean ere kabiarazi ditugu erotikari buruzkoak. Plazera plazaratzeak balio dezake ordena soziala iraultzeko? Puritanismoa noren kontua da? Zer gorputzi aitortzen zaie gozamenerako eskubidea? Lorea Gurutxarrik ere eman digu pistarik.

00:00:00 00:00:00
Karratua oinarria

Prekarizazioaren kontrako bultza

2026ko martxoaren 18a

Izenburu alternatiboak bilatzen hasita, hona saio honi legokiokeena: Talaiatik ikusten dena (eta bi). Prekarizazioa da nagusi han eta hemen. Talaia Feministak ere horretan egin du azpimarra bere azken txostenean: bizitzen garestitzean ez ezik, bai eta prekaritatearen dimentsio emozional eta politikoan ere. Eta, hain justu, greba orokor (eta feminista) baten bezperan ikusi du argia saio honek aurrenekoz: Euskal Herrirako gutxieneko soldata prapioa eskatu dute Hegoaldean, eta langa 1.500 euroan ezartzea. LABeko idazkari feminista Maddi Isasik eman dizkigu gakoak.

00:00:00 00:00:00
Haize zakarra eskuinetik

Haize zakarra eskuinetik

2026ko martxoaren 4a

Beste izenburu hau ere har lezake saio honek: Talaiatik ikusten dena (I). Talaia Feminista egitasmoak 2025ari buruz eginiko diagnostikoa hartu dugu abiapuntu, eta, lehenbiziko hurbilketa honetan, haien azterketan azpimarratutako ardatz batean jarri dugu arreta: eskuinera lerratzeko prozesuan. Nikole Ziarrustak lagunduta, eskuin muturraren gorakada, erreakzio patriarkala eta marko feminista antifaxismoaren baitan kokatu beharra izan ditugu hizpide. Bestalde, «kriptoprofeta» kontzeptua aurkeztu digu Andrea G. Galarretak, eta amu bat utzi.

00:00:00 00:00:00
Errutinak ez ditzan irentsi

Errutinak ez ditzan irentsi

2026ko otsailaren 18a

Garai bertsuan heldu dira bi-biak. Iruñean, sexu erasoen kontrako protokoloaren gaineko gogoeta kolektiboa egin dute, eta hark dauzkan mugei eta zabaltzen dituen aukerei buruzko azterketa ondu du Kenia Corderok. Zornotzan, hilketa matxisten aurkako protokolo berritua aurkeztu du Emakumeen Mundu Martxak. Iratxe Alvarez eta Ekhi Petriati bidelagun, batari zein besteari erreparatu diegu Berria FMn. Errutinaren ajeak, «molestatu behar duten protestak» eta memoriari loturiko premiak atera dira azalera.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Ikurrina hemen ere

Iribarrek eta Kortabarriak berriz atera zuten atzo 1976ko ikurrina gogoangarri hura. Artean debekaturik zegoela, euskaldunon memorian iltzatuta geratu zen bi futbolarien balentria.

Euskal Herrian bizi ginenean, aldiro jartzen genuen ikurrina balkoian, Korrika zetorrenean, Aberri Egunean eta horrelakoetan. Ondarroan betidanik egon da ohitura. Amamak jartzen zuen (galarazita zegoenean, geranio zuri, gorri eta berdeak jartzen zituen denen ikusgarri), amak ere bai, eta gero guk.

New Yorkera ere ekarri genuen bat. Hemen balkoirik ez dugunez, nekez erakutsi ahal dugu. Etxe barruan bai, jartzen dugu egun seinalatuetan. Baina bada urtean egun bat kalera ateratzen duguna: maratoiaren eguna.

Hain zuzen, atzo izan zen hori ere.

Iribarrek eta Kortabarriak bezala, guk ere gure ikurrina xumea eraman genuen New Yorkeko maratoira. Central Parken toki ezin hobea aurkitu genuen, obeliskoaren azpian. Hantxe jarri ginen, eta ikurrina ere hantxe jarri genuen, euskaldunik noiz igaroko.

Ilusio handia egiten die euskal korrikalariei hura ikusteak. Eta handik pasatu ziren Aitor, Martin, Alex, Ana, Myles, Iñigo, Elena, Eleuterio, Idoia, Iker, Jorge, Jose Luis, Eider, Jose Ignazio, Amaia eta enparauak.

Iribarren eta Kortabarriaren ikurrinak garai berri baten hasiera sinbolizatu zuen. Asteartean hemen ere hauteskundeak direla ikusita, ez ote gaude gu ere garai berri baten atarian?

Oxala.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Ez da arrosa, ezta jolas bat ere

Minbizia eta haren instrumentalizazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urrian dena arrosa kolorez janzten da bularreko minbiziaren aurkako egunaren karietara, baina askotan negozioa gailentzen da kontzientziazioaren gainetik. Zuriketa arrosa deitzen zaio horri ere. Iñurri elkarteak bestelako kanpainak egiten ditu, tabuak hautsi eta kontzientziak pizteko. Instrumentalizazio horretaz eta minbiziaren errealitateez aritu zaigu Miren Cuerdo Izagirre Iñurri elkarteko koordinatzailea.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Arabiarrek dute giltza

Israelgo hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez Benjamin Netanyahu lehen ministroaren blokeak ez oposizioko blokeak ere ez dute lortu gehiengo absoluturik, eta, beraz, alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak.

00:00:00 00:00:00
Pentsaketan
Pentsaketan

10. Sexuaz

Atal honetan sexuaz hitz egin dute Aitzpea Leizaolak eta Peio Jorajuriak 'Pentsaketan' podcastean. 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA