Abaunzko kobazuloko aurkikuntza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 46.000 urte inguruko neandertal heldu baten eskuin eskuko zenbait hezur agertu dira, eta Nafarroan aurkitutako giza arrastorik zaharrenak dira. Neandertalen azken aroaz ikertzeko eta haien desagertze prozesuan sakontzeko baliagarriak izanen dira arrasto hauek. Edurne Elizondo Nafarroako Hitzako zuzendariak eman digu aurkikuntzaren berri.
Gai hau interesekoa baduzu, atal hau aditu dezakezu: 'Andere'-ren lorratza
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


