Israelgo hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ez Benjamin Netanyahu lehen ministroaren blokeak ez oposizioko blokeak ere ez dute lortu gehiengo absoluturik, eta, beraz, alderdi arabiarrek izan dezakete Israelgo Gobernua osatzeko giltza. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak aztertu ditu Israelgo hauteskundeen emaitzak eta gobernua osatzeko aukerak.
Atal hau beste honekin lotuta dago: Netanyahurenak egingo al du?
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.




