Ama izateko adinaren atzeratzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur egun erditzeko adinaren batezbestekoa 33 urte inguru da, eta gehiago dira lehenbiziko haurra 40 urte baino gehiagorekin dutenak, 25 urte baino gutxiagorekin dutenak baino. Horren atzean askotariko arrazoiak daude: ekonomikoak, sozialak, demografikoak, teknologikoak... Horiei guziei erreparatu die Maite Asensio Lozano feminismo gaiak jorratzen dituen BERRIAko kazetariak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


