Euskaraldia eta Ariguneak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar hasiko da Euskaraldia, hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa masiboa. Dagoeneko ezagun zaizkigu ahobizi, belarriprest edo arigune bezalako kontzeptuak, baina horien atzean ikerketa eta gogoeta sakonak daude. Arantxa Iraola BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu xehetasunak.
Atalaren hasieran Euskaraldiko aurtengo kanta agertzen da, Bulego taldearen Gure bihotzaren taupadak. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.