Hiesaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, GIB Giza Immunoeskasiaren Birusa hizpide du Berriketan saioaren atal honek. Xabin Fernandez aktoreak bere esperientzia pertsonala kontatu digu; hortik abiatuta 'Kanpora sartzen' antzezlana sortu du. Sare GIB/Hiesaren babeserako eta prebentziorako elkarteko Lorea Gurutxarri arduratu da azalpen teknikoez.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.