Santos Cerdanen agerraldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Otsailaren 11n Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera joan zen. Batzordea Belateko tuneletako lanen esleipenari buruzkoa bada ere, Nafarroako politikako trapu zikinak atera zituen argitara Cerdanek, UPNko Javier Esparzarekin izandako solasaldi gogorrean. Joxerra Senar BERRIAko kazetaria han izan zen, eta saio hartan gertatutako eta esandakoak azaldu dizkigu.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



