Torturaren zazpi biktimaren ekinbide judiziala du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Giza Eskubideen Europako Auzitegiak hamar aldiz zigortu du Espainia torturak ez ikertzeagatik. Orain, hamar kasu horietako zazpi lagunek ekinbide judiziala abiatuko dute Espainiako Auzitegi Nazionalak haien kontrako torturak iker ditzan. Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzaileak eta Martxelo Otamendi ekinbidearen sustatzaileak eman dizkigute auzi honen inguruko azalpenak.
Atal hau Pello Gorrotxategik editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


