Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaiari buruz hitz egiteko, bost emakume zientzialarirengana jo dugu: Elixabete Rezabal, Jasone Zenoz, Mari Luz Guenaga, Olatz Arbelaitz eta Idoia Mugika.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Elkar hartuta, indartsu
Autodeterminazio eskubideari buruzko memorandumadu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Michelle O'Neill Ipar Irlandako lehen ministroak, Rhun ap Iorwerth Galeskoak eta John Sweeney Eskoziakoak agerraldia egin dute Mary Lou McDonald Sinn Feineko buruarekin batera, eta elkarlanean aritzeko memoranduma sinatu dute denek. Hori bai, haien alderdien izenean egin dute, ez gobernuburu bezala. Nolanahi ere, irudia oso indartsua da, aurretik ikusi gabekoa. Dennis Sorondo EHUko ikerlari eta irakaslea memorandumaz eta hiru nazio horien egoeraz aritu zaigu.
Bertsolari txiki handi bat
Lazkao Txiki du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte sortu zen Joxe Migel Iztueta bertsolaria, Lazkaon, eta 1993an hil zen Donostiako ospitalean. Mutilzahar graziosoaren irudia gailendu zitzaion arren, bere minei serio kantatu zien, eta bertsozaleek haren jenialtasuna, magia eta traszenditzeko gaitasuna aitortzen diote. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak hitz egin digu Lazkao Txikiri buruz.
Gazara iritsi nahian, kosta ahala kosta
Askatasunaren Flotillak abiatu berri duen misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazara iristen saiatzen den enegarren aldia da, oraingoan 'Kate Tenacity' ontzian. Atlantiko itsasoan hasi du bidea, eta irailaren 5ean iritsi zen Bilbora. Hiru egun beranduago abiatu zen atzera, eta Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetaria ontzira igo zen. Han bizitakoak kontatu dizkigu audio kronika bidez, baita azken unean izan duten ezustekoaren berri eman ere.
Mundua aldatu zuen atentatua
Mundua aldatu zuen atentatua
Dorre Bikien aurkako atentatua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 25 urte igaro dira Al-Qaedak lau hegazkin bahitu, eta haietako hiru New Yorkeko Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurka zartatu zituztela. Laugarrena bidean erori zen, bidaiarien eta atentatugileen arteko liskarra piztu zenean. Datu ofizialen arabera 2.977 lagun hil ziren. Tamaina horretako gertakari batek mundu osoko erredakzioak aztoratu zituen, eta hiru kazetarik kontatu digute nola bizi izan zuten egun hura. Enrique Zaldua Times aldizkariko kazetaria zen orduan, Jose Mari Pastor Euskaldunon Egunkaria-ko Mundua saileko arduraduna eta Amagoia Mujika Tolaretxipi Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria –gaur egun BERRIAko zuzendaria da–.
Iparraldeak egin, Hegoaldeak ordaindu
Nepalgo eta Tibeteko uholdeen ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iparralde Globalak igortzen du karbono dioxido gehien, eta Hegoalde Globalak jasaten ditu klima berotzearen ondorioz ugaritzen ari diren ezbeharren kalte handienak. Beraz, nork eman beharko luke ordaina? Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak azaldu digu. Gainera, Eñaut Izagirre glaziologoak eman dizkigu uholdearen gakoak.
Alarde parekidea: hain gertu eta hain urrun
Hondarribiko alardea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten 30 urte bete dira 26 emakume Kale Nagusiko soto batetik ezustean atera eta alardean parte hartzen saiatu zirela. Indarka bota zituzten. Gaur egun oraindik ez da alarde parekide eta publikoa lortu, baina desfilean nabarmena da Jaizkibel konpainia parekidearen aldekotasuna. Aitzindariei omenaldia egin zieten atzo. Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetaria alardean izan zen, eta han gertatutakoez gain, emakumeen parte hartzearen aldeko borrokaren historia kontatu digu.
Mezu erreakzionarioen oldea
Ceutan gertatutakoa eta migrazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inbasioa, migrazio krisia, migratzaile oldea, erasoa... halako hitz hiperbolikoak erabiltzen ari dira gertakari horri buruz aritzeko, eta horrek gertakariari begiratzeko maneran eragiten du. Krisi bat dago Ceutan, bai, baina migrazio krisi bat da edo bestelakoa? Migrazio fluxu bat edo induzitutako zerbait? Afera geopolitiko bat da? Xabier Aierdi Urraza soziologian doktore eta Begirune fundazioko presidenteak eman dizkigu auzi honen inguruko gakoak.
Udako itzalak
Udako gertakari nagusien errepasoa da Berriketan saioaren atal hau, askotariko itzalei buruzkoa: Eguzki eklipse osoa, guzia eklipsatu duen Gizonezkoen Munduko Futbol Kopa, teknikarien grebak itzalitako bozgorailuak, jaiak iluntzen dituzten sexu erasoak, itzaltzea kostatu diren suteak, KASen debekuaren eta Ceutaren abaroan sortutako diskurtsoen atzean dagoen arrazakeria... Izan ere, udako gertakari horietako askok segida izanen dute hurrengo hilabeteetan, eta haien inguruan arituko gara hurrengo ataletan.
Proba egiteko hitzarmen bat
Enplegu Publikoko Legearen erreforma du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskara eskakizunen aurkako epaiei hesia paratzeko bi proposamen zeuden mahai gainean: EAJrena eta EH Bildurena. Adostasunik ez dutenez lortu, EAJrena onartzea ahalbidetu du EH Bilduk, zenbait baldintza adostuta. Bi alderdi horien artean itun bat egitea ez da batere ohikoa. Lege erreformaz eta itunaz aritu zaizkigu Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetaria eta Jon Olano Urain BERRIAko editorea.
Geroz eta hodei gutxiago
Hodeien saretzea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. NASAk egindako ikerketa baten arabera, poliki-poliki baina etenik gabe ari dira hodeiak desagertzen. Kezka piztu du horrek, joera horrek jarraitzen badu litekeena baita klima aldaketa areagotzea. Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak eman dizkigu ikerketa horri buruzko azalpenak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


