Gure Hizkuntzak Bizi Daitezen elkartea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Frantziaren menpeko lurraldeetan mintzo diren hizkuntza gutxituak biltzen dituen kolektiboak elkarte bihurtzeko batzar nagusia egin berri du Baionan, eta aurrera egiteko jarraitu beharreko estrategiez aritu dira. Gai horri buruz jakin beharrekoak azaldu dizkigu Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko kazetariak.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



