Galiziako hauteskundeen emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hauteskunde kanpaina eta hauteskunde gaua bertatik bertara jarraitu ditu Ander Perez Zala BERRIAko kazetariak, eta berarekin hitz egin dugu emaitzen analisia egiteko.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Zabor guzia bildu gabe dago oraindik
Zaldibarko zabortegiaren hondamendia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela bost urte luizia izan zen zabortegian eta bertako bi langile hil ziren. Gertatu zena gogora ekartzeaz gainera, gaur egun auzia zertan den azaldu digute Imanol Magro Eizmendi eta Gorka Berasategi Otamendi BERRIAko kazetariek.
Sua, sua!
Suteak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Urtarrilean zenbait sute piztu dira Hego Euskal Herrian. Kristina Martin BERRIAko kazetaria suteen jatorriaz, prebentzioaz eta suhiltzaileen lanaz hitz egin digu.
Euskara ez ikasteko hamaika zio
Euskara ez dakitenek euskaltegiekin duten harremana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Siadecok ikerketa bat egin du hori aztertzeko, eta galdera egin diete ikasprozesua amaitu gabe utzi dutenei ere. Zergatik ez dute izenik eman euskaltegian? Zein da euskara ikasteko asmoa dutenen motibazioa? Arantxa Iraola BERRIAko hezkuntza eta euskara gaietako kazetariak azaldu dizkigu ikerketa horren xehetasunak.
Ibarretxe plana: ahalegin baten kronika
Ibarretxe plana du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela hogei urte Juan Jose Ibarretxe lehendakaria Espainiako Diputatuen Kongresura joan zen Eusko Legebiltzarrak gehiengo osoz onartutako estatutua erreformatzeko proiektua defendatzera. Madrilen atea itxi zioten. Gertakari politiko historiko hori gogoratu dugu Imanol Murua garai hartako BERRIAko politika saileko kazetariarekin.
Eskola kirola: jokoa gelditu du epaileak
Gipuzkoako eskola kirolaren auzia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du 12 urtetik beherako haurrek ez dutela derrigorrez eskola kirolean aritu behar klub batean jokatzeko. Irati Urdalleta Lete BERRIAko kazetariak azaldu digu auzi juridikoa, eta Gurutze Fernandez Callejo Donostiako MK programako arduraduna aritu zaigu Gipuzkoako eskola kirolaren multikirol ereduaz
Zubi eta harresi
Harrera ekintzaileen kontrako epaiketa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bihar abiatuko da zazpi lagunen kontrako auzia, Baionan, Korrikaren bidez 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea leporatuta. Ekhi Erremundegi Beloki BERRIAko gizarte gaietako kazetariak azaldu dizkigu auziaren xehetasunak. Gainera, Añamari Koskarat boluntarioak bere esperientzia kontatu digu, duela hiru urte Frantziako Poliziak atxilotu baitzuen lau gazte maliarri laguntzeagatik.
Sua eten da; miseria, ez
Israel eta Hamasen arteko su-etena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Israelek 15 hilabetez setiatu du Gazako zerrenda, eta 47.000 lagun inguru hil ditu. Su-etenaren nondik norakoak eta gaur egungo egoeraz mintzatu gara Maddi Iztueta Olano BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin.
Goazen, lagunok, sare sozial sanoen bila
Sare sozial libre eta federatuak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Goazen, lagunok egitasmoak «sare sozial toxikoak» alde batera utzi eta fedibertsoarekin bat egitera deitu dute. Baina zer da fedibertsoa? Zer da Mastodon? Zergatik hara eta ez beste leku batera? Gai horri buruzko gako nagusiak azaldu dizkigu Beñat Irasuegi Ibarra Goazen, lagunok egitasmoko koordinazio taldeko kideak.
Trump 2: marrazoaren itzulera
Donald Trumpen bigarren agintaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur izendatuko dute AEBetako presidente, bigarren aldiz. Bere asmoez, promesez eta egin ditzakeen politikez aritu gara Mikel Garcia Martikorena BERRIAko Mundua saileko kazetariarekin eta Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
Abortua despenalizatzen hasi zenekoa
Veil Legearen 50. urteurrena du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaurko egunez 1975ean despenalizatu zen abortua Ipar Euskal Herrian, eta horrek eragina izan zuen Euskal Herri osoan. Mugimendu feministak ohartarazi du eskubide hori defendatzen jarraitu beharra dagoela oraindik ere. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin mintzatu gara gaiari buruz.