Ceutan gertatutakoa eta migrazioa ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Inbasioa, migrazio krisia, migratzaile oldea, erasoa... halako hitz hiperbolikoak erabiltzen ari dira gertakari horri buruz aritzeko, eta horrek gertakariari begiratzeko maneran eragiten du. Krisi bat dago Ceutan, bai, baina migrazio krisi bat da edo bestelakoa? Migrazio fluxu bat edo induzitutako zerbait? Afera geopolitiko bat da? Xabier Aierdi Urraza soziologian doktore eta Begirune fundazioko presidenteak eman dizkigu auzi honen inguruko gakoak.
Atal hau Ainara Rodilek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



