Vida Nueva zentro ebanjelista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ziritzan dago, Nafarroan, eta Newtrall hedabideak han egondakoen testigantza gogorrak zabaldu ditu. Ustez droga mendekotasunarekin, bazterketa sozialarekin edo osasun mentalarekin arazoak dituztenentzako harrera eta errehabilitazio zentroa da, baina han egon direnek salatu dute exorzismoak, tratu txarrak, konbertsio terapiak eta ezkontza behartuak izan direla leku hartan. Isabel Jaurena BERRIAko gizarte saileko koordinatzaileak eman dizkigu auzi horri buruzko xehetasunak.