Hizlandia irudia
Hizlandia

Ion Celestino: Antton Lukuren 'Libertitzeaz' liburua

2024ko maiatzaren 30a

Laugarren ataleko gonbidatua Ion Celestino Manterola musikaria izan da. Eta aukeratu duen liburua Antton Lukuren Libertitzeaz (Pamiela, 2014).

“Liburua niretzat orakulu bat da, zentzurik klasikoenean. Gauzak esaten dira, ez egitate definitiboak direlako, baizik eta hortik gauzak gerta daitezen.”

Atal gehiago
Hizlandia

Lorea Agirre Dorronsoro: Marikita Tambourinen 'Bizirik iraun'

2025eko apirilaren 24a

Eta aukeratu duen liburua Marikita Tambourinen Bizirik iraun (Maiatz, 2022).

Atal honetan erabilitako kantuak:
· ERROBI - Gure Lekukotasuna
· BILAU - Itsasoa
· MADDI OIHENART - Lo hadi aingürüa · ETHEL CAIN - Vacillator

00:00:0000:00:00
Hizlandia

Aintzane Erkizia Martikorena: Mari Luz Estebanen 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen'

2025eko martxoaren 27a

Hamahirugarren ataleko gonbidatua Aintzane Erkizia Martikorena arte historialaria izan da. Eta aukeratu duen liburua Mari Luz Estebanen Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013).

Atal honetan erabilitako kantuak:

SWIK - Liminal Glimpse
JON WINTERSTEIN - From the Cold
GUSTAVO SANTAOLALLA - Do We Lose 21 Grams? JEFF BUCKLEY - Corpus Christi Carol
MAX RICHTER - On the Nature of Daylight

00:00:0000:00:00
Hizlandia podcasta

Mari Luz Esteban: Irati Elorrietaren 'Neguko argiak'

2024ko irailaren 26a

Hizlandia podcastaren zazpigarren ataleko gonbidatua Mari Luz Esteban Galarza antropologo eta idazlea izan da, eta Irati Elorrietaren 'Neguko argiak' (Pamiela, 2018) liburua aukeratu du.

00:00:0000:00:00
Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Apaizak giltzapean

Konklabea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasiko da Vatikanoan Aita Santua aukeratzeko prozesua. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara prozesu horretaz eta zenbait bitxikeriaz.  

00:00:0000:00:00
Kinka
Kinka

Naturaren eskubideen aitortza, paradigma aldaketa baten aurrean

Hamabostaldi honetan, naturaren eskubideak, eta, batez ere, eskubide horien aitortza izan du hizpide klima eta natura krisiari buruzko Kinka saioak. Horretarako, Iñaki Barcena eta Leire Urkidi EHUko Ekopol taldeko kideak izan ditu bidelagun. Hiztegian, espezie inbaditzaileez aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola.

00:00:0000:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Dena jakiten da

"Dena jakiten da", horrelaxe deitzen da Gabriel Garcia Marquez idazleari buruzko erakusketa. Kolonbiako Liburutegi Nazionalean –guk horrelakorik ez dugu oraindik– atondu dute, Bogotan. Austineko Unibertsitateko artxibategitik erakarritako esku-izkribu, gutun, argazki, kartel, jantzi eta idazmakinarekin osatu dute lehen aldiz.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ilargiraino eta buelta

Maite zaitut kantua eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 20 urte bete dira kantu hori argitaratu zenetik, eta larunbatean Maite Zaitut jaialdia egin zuten euskal pailazoei herri omenaldia egiteko. Amagoia Mujika Maite Zaitut elkarteko kideak kontatu digu pailazoen ekarpena zein izan den, eta Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak jaialdiko kronika egin digu.

 

00:00:0000:00:00
URUBIA podcasta IRUDIA horizontala
Urubia

Urubia: E-cho proiektua

E-cho proiektuaren nondik norakoak landu ditu Urubiak 13. atalean.

00:00:0000:00:00
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Potasas: argi bat ilunpean

Nafarroako Potasas meatzeko itxialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte izan zen, eta Nafarroako langile borrokaren historian mugarri bat ezarri zuen. Potasaseko 47 langilek 14 eguneko itxialdia egin zuten lurrazpian, meatzean sartuta. Maiatzaren Lehenaren bueltan, memoria egin dugu Nerea Perez Ibarrola NUPeko irakasle eta ikertzailearekin batera.

00:00:0000:00:00
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.