Ongi etorri Kazetaritza ardatz buletinaren 66. zenbakira. Segurtasunaren inguruko kezka, zibersegurtasuna barne, gero eta handiagoa da hedabide eta kazetarien artean. Gaurko buletinean, loturik egon daitezkeen bi ikuspuntutatik aipatu dut auzia: kazetariek euren jardunean izaten dituzten arriskuak eta hackerrek pirateatutako datuak informazio iturri gisa erabiltzeko aukera. Hauxe da aste honetako gai zerrenda:
1. Segurtasuna kazetariaren jardunean.
2. Hackerrak informazio iturri.
3. Interneteko Denboraren Makinaren alde.
4. Pròxima estació: harpidedunen sostenguaren gainean eraikitzen ari den hedabide berri bat.
​​​​​​​5. Beste irakurgai interesgarri batzuk.





