Kinka
Kinka

Laborarien protesta, traktoreak baino gehiago

2024ko martxoaren 5a

Laborarien mobilizazioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak: lehen sektorearen egoera, aldarri eta eskari nagusiak, erakundeen jarrera, agronekazaritza... Horretarako, Bizkaiko EHNE sindikatuko kide Unzalu Salterain eta EHKO kolektiboko Aitor Azkarate kideen ahotsa jaso du saioak. Hiztegian, klima dieta edo 'climatarian' dieta zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arropa zaharrari bigarren bizitza bat emateko gakoak ekarri ditu Gorka Egiak.

Atal gehiago
Kinka

Pobrezia energetikoaz: erresilientziaz, energia negozioez eta alternatibez

Pobrezia energetikoaren aurpegiak bildu ditu Kinka podcastaren saio berriak, Mugarik Gabeko Ingeniariak GKEko Arrate Zelaiarekin eta Goiener Kontsumo Kooperatibako Josu Navedarekin. Erresilientziaz, energia negozioez eta energia komunitateen gisako alternatibez aritu dira. Hiztegian, energia efizientziaz hitz egin dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, kontsumo proiektuei buruz mintzatu dira Asunek Behatokiko kideak.

02x12 Portada Twitter

Laborarien protesta, traktoreak baino gehiago

Laborarien mobilizazioak ditu hizpide Kinka podcastaren ale berriak: lehen sektorearen egoera, aldarri eta eskari nagusiak, erakundeen jarrera, agronekazaritza... Horretarako, Bizkaiko EHNE sindikatuko kide Unzalu Salterain eta EHKO kolektiboko Aitor Azkarate kideen ahotsa jaso du saioak. Hiztegian, klima dieta edo 'climatarian' dieta zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arropa zaharrari bigarren bizitza bat emateko gakoak ekarri ditu Gorka Egiak.

Kinka

«Zehaztapen eta ikuspegi integral baten falta», Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen oinarri

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legearen gakoak bildu Kinka podcastaren ale berriak, Edurne Begiristain BERRIAko kazetariarekin eta Euskal Herria Bizirik talde ekologistako Iker Soraluze ekintzailearekin. Neurri sortaren nondik norakoak azaldu ditu kazetariak; neurri horien irakurketa zorrotza egin du ekintzaileak. Hiztegian, ekorzerga zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Eta, aholkuen atalean, denetariko galderei erantzun die Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.

Kinka

Itsas plastikoen kutsadura, pinporta isuriak baino gehiago

Duela hilabete pasatxo Portugalen eta Galizian izandako plastiko kutsaduraren auziak bultzatuta, Itsas plastikoen kutsadura jarri du fokupean Kinka podcastaren ale berriak, Surfrider GKEko Maria Ballesteros hizlari. Hiztegian, irakinaldi globala zer den azaldu dute Nagore Arin eta Oli Artola solaskideek. Aholkuen atalean, lehen sektorean lan egiten dutenen ahotsa ekarri dute Asunek Behatokiko kideek.

Kinka

Hirietako zuhaitz eta berdeguneak zaintzea aldarri

Urtarrilaren 27an Elorrion egingo den Hiriko Zuhaitzen Defentsarako Elkarteen I. Batzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x09 saioak. Denon Berdeguneak Koordinakundeak antolatu du, gune urbanoetako zuhaitz eta berdeguneak balioan jarri eta horiek babesteko. Hiztegian, Mutrikuko babes dikearen aferaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, galzorian dauden platanoak probesteko errezeta bat ekarri du Gorka Egiak.

Kinka

Amillubi: sare kolektibo bat lurrarekin batera taupaka

Biolur elkarteak abian jarritako Amillubi proiektuari buruz egin du 2024ko lehen atala Kinka saioak. Baserri bat da fisikoki, baina hori baino askoz ere gehiago biltzen du egitasmoak. Maider Zubikarai eta Mirian Arrizabalaga kideek azaldu dituzte proiektuaren nondik norakoak. Hiztegian, karbono aztarna digitalaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean autoetako bateriez hitz egin du Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.

Kinka

Garoñaren eraisketa, energia nuklearraren pizkundean?

Garoñako zentral nuklearraren huste eta eraisketa prozesua du hizpide Kinka podcastaren 02x07 saioak. BERRIAk zentralera bertara egindako bisita bat du abiapuntu, eta, bisita horretatik abiatuta, prozesua zehazki nola egingo den jaso du. Halaber, energia nuklearraren gaur egungo egoeraz ere egin du gogoeta Marisa Castro Ekologistak Martxan taldeko kidearekin. Hiztegian, COP28 biltzarreko presidente Al-Jaber sultanaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, elikagaien erosketa publikoaz aritu dira Asunek Behatokiko kideak.

Kinka

COP28 biltzarra: Parisko Akordioaren lehen balantze globala

Azaroaren 30etik abenduaren 12ra bitartean Dubain egingo den COP28 biltzarra du hizpide Kinka podcastaren 02x06 saioak. Biltzarrean landuko diren gai eta arretagune nagusiak bildu ditu, BC3ko Elisa Sainz de Murieta ikerlaria hizlari. Hiztegian, permafrostaz aritu dira Nagore Arin eta Oli Artola. Aholkuen atalean, olio zikinarekin xaboia egiteko aholkuak ekarri ditu Gorka Egiak.

Kinka

Krisi ekosozialari buruzko literatur uzta, loraldi betean

Ingurumen gaiez diharduten hiru liburu dira Kinka podcastaren ale honetako protagonista: Jokin Bergararen 'Adaxka lehorrak, talka ekosozialaren biharamun politikoak', Josebe Blancoren 'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain', eta, Pello Zubiriaren 'Planeta prekarioan, XX. mendeko krisi eta erresistentzien kronikak'. Hiztegian, Antropozenoaz aritu dira Nagore Arin eta Olatz Artola. Eta, aholkuen atalean, etxeko faktura txikitzeko aholkuak ekarri ditu Imanol Landa Medrano kolaboratzaileak.

Kinka

Metano isuriak: iraupen laburra, eragin handia

Metanoari buruzko nondik norakoak bildu ditu Kinka podcastaren ale berriak. Zehazki, abeltzaintzaren arloak eta energiaren sektoreak sortzen dituen isuriak izan ditu hizpide, eta, horretarako, Ruben Serrano eta Itziar Irakuliz ikerlariak gonbidatu ditu. BC3ko ikerlaria da Serrano. Irakuliz, aldiz, isuriak satelite bidez antzematen aritzen da. Hiztegian, hegalotsa zer den azaldu dute Nagore Arin eta Olatz Artola solaskideek. Aholkuen atalean, arraina era jasangarrian erosteko aholkuak ekarri dituzte Asunek Behatokiko kideek.

Podcastak
BERRIKETAN Logo
Berriketan

Ardanza: Ajuriaeneko euste horma

Jose Antonio Ardanza lehendakari zendu berria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamalau urtez aritu zen lehendakari, eta ibilbide horri errepasoa eman diote Amagoia Mujika BERRIAko zuzendariak eta Jon Olano BERRIAko editoreak.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Dunbala logoa
Dunbala

Herenegun taldeari elkarrizketa, eta haiekin solasean

Lehen aldiz Dunbala zuzenean eta publikoarekin grabatutako solasaldi-kontzertu akustiko batekin osatu dugu. Korrika Kulturalaren harira, Donostiako Herenegun taldearekin izan ginen Antigua auzoko Txirain elkartean, eta haien abestiak formatu biluziagoan entzuteko aukera izan genuen.

Berria FM
Berria FM

186 egun paseak

Internetek dio sei hilabetean 4.380 ordu kabitzen direla, 186 egun. Hori baino gehiago joan da, beraz, Israelgo Armadak urriaren 7an Gazaren kontrako erasoaldia hasi zuenetik. 33.000tik gora dira hildakoak, halako bi baino gehiago zaurituak, eta armadak dio «asko» falta dela gerra amaitzeko. Hari erreparatu dio Berria FMren azken saioak, Ane Irazabal kazetariaren laguntzarekin. Ari baikara gabarrari begira, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei so ere bai, baina Palestinan zer?

BERRIKETAN Logo
Berriketan

Kopa bat itsasadarrean

Athleticen garaipena eta gabarraren ospakizuna ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean Espainiako Kopa irabazi zuen Athleticek Mallorcaren kontra, Sevillan jokatutako finalean. Ainara Arratibel BERRIAko kiroletako koordinatzailea han izan zen partida bertatik bertara jarraitzen, eta garaipenaren eta ospakizunaren gako nagusiak azaldu dizkigu.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Lurrikara eta erreplika

Goizeko hamarrak eta hogeian izan zen. Ostiralez. Columbia Unibertsitateko liburutegi barruan nengoen. Halako batean, burrunba. Tren bat azpitik pasako balitzaigu bezala. Sapaitik eskegita dagoen argi-armiarma dardarka hasi zen, kristal hotsa. Elkarri begira hasi ginen han geundenok. Inork ez zuen pentsatu lurrikara izan zenik. Kaleko obrak, kamioi handi bat albotik pasatzen. Horrelako zerbait. Handik gutxira, mugikorrak hasi ziren dardaraka. New York Estatuko mezua. Lurrikara bat izan zela, baina lasai egoteko. Ostean, eskolatik mezuak, umeak ondo daudela. Eta familiakoenak.

 

BERRIKETAN Logo
Berriketan

A21: Boto galduaren bila

Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpaina du hizpide Berriketan saioaren atal honek. BERRIA egunkariko politika saileko bi kazetarik azaldu dizkigute gako nagusiak: Iosu Alberdik inkesten emaitzen berri eman digu, eta Xabier Martinek lehendakarigaiak eta kanpainan hizpide izanen dituzten gaiez hitz egin digu.

Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.

Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.

Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.