Berandu zen, ordurako lo zeuden zaldiak,
zutik, basoaren iluna beren begietan islatzen.
Mantela bildu gabe zegoen,
ogi apurrak, janaria hozten.
Dagoeneko erditu ziren haurdun zeudenak,
paseoan zebiltzan gurditxoekin.
Irakasleak ezabatu zuen arbeleko formula.
Dantzariak kendu zituen oinetakoak
behatz zaurituak erakutsiz.
Kale-garbitzaileek bildu zituzten
jaiak utzitako zaborrak.
Harrezkero ez genuen kantatzeko gogorik.
Berandu zen, kasik beste egun bat izan zen hura.
Garaipenak ez zuen zentzurik.
Inork ez zuen derrota onartu.
Berandu iritsi zen bakea.