Urubia
Urubia

Betharram ikastetxe katolikoaren afera

2025eko apirilaren 4a

Betharram ikastetxe katolikoko indarkeriaren eta sexu abusuen afera landu du Urubiak 12. atala. Auziaren gakoak bildu dituzte bertan.

Atal gehiago
Urubia

Mundua erretzen ari da

2026ko abuztuaren 6a

Mundua erretzen ari da. Izan dira suteak Euskal Herrian, baita Frantzian eta Espainian ere. Leku batzuetan, hamarka mila hektarea erre dira, ehunka mila jende ebakuatu, hamarnaka etxebizitza erre... Euririk ez du aski egiten, bazterrak idortzen dira, eta naturak su hartzen du. Egin dezagun puntua!

00:00:00 00:00:00
Urubia

Urubia: Ez da Lyhanna soilik, beste 70.000 ere badira

2026ko uztailaren 14a

Baionako auzitegiak haurren kontrako sexu indarkeriako 500 bat kasu zituen dilindan, eta gaur arte izan du aztertzeko. 500 afera dilindan, hala da, bai; eta Frantzian, 70.000 ziren, horiek denak ere gaurko aztertzekoak. Nondik datorren agindua? Frantziako Barne ministeriotik, Lyhannaren aferaren harira.

00:00:00 00:00:00
Urubia

Urubia: Errepresioaren gorakada

2026ko ekainaren 4a

 Poliziaren zenbait oldarraldi abiapuntu hartuta, Euskal Herriko mugimendu militanteak errepresioaren gorakada salatu du. Azken asteetako giro politikoa aztertu dute 'Urubia' bideopodcastean.

00:00:00 00:00:00
Urubia

Euskal hirigune elkargoko presidentea

2026ko maiatzaren 13a

Ipar Euskal Herriko 158 herriak biltzen dituen Euskal Hirigune Elkargoko presidente berria euskalduna eta abertzalea da: Alain Iriart du izena.

00:00:00 00:00:00
Urubia

Urubia: AEBetako lehendakari Donald Trump eta muga-zergak

2026ko apirilaren 14a

Entzun dukezue Ameriketako Estatu Batuetako lehendakari Donald Trump muga-zergak ezartzen eta igotzen ari dela azkenaldian. Azter dezagun zer gertatzen ari den, eta nola kau hori munduak duen tentsio ekonomiko eta politikoaren isla den.

00:00:00 00:00:00
Urubia

Urubia: 2026ko herriko bozak Ipar Euskal Herrian

2026ko martxoaren 12a

Igandean iraganen da herriko bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herrian. Jokatzen diren gaiak anitz dira, eta batzuk aipatuko ditugu URUBIA podcastaren atal honetan, baita zenbait eragilek plantan ezarritako tresnak ere, gauzak hobeki ulertze aldera.

00:00:00 00:00:00
Urubia

Urubia: Marieneko lurren auzia

2025eko azaroaren 13a

Marieneko laborantza lurren auziaz aritu dira URUBIA podcastaren bigarren denboraldiko lehen atalean. Bouygues higiezin promotoreak 100 bat etxebizitza eraikitzeko xedea du Kanboko (Lapurdi) lur horietan, baina proiektuaren kontrako eragileek laborantza lurren sakrifikazioa eta artifizializazioa salatzen dute 2018tik geroztik. Urteak aitzina, hainbat auzibide izan dira, dela hirigintza planaren berrikuspenari begira, edo militanteen zenbait ekintza eta atxiloketen harira.

00:00:00 00:00:00
Podcastak
Euskal Herriko Historia 100 objektutan podcasta
Euskal Herriko historia 100 objektutan

Esklabotasunaren Ama Birjina

Bada gauza bat On Kixote eleberriak, Xabiertxo testuliburuak eta Santa Mariari egindako 209. kantigak konpartitzen dutena: mise en abîme-a. Nola? Ez dakizula zer den? Eta zer ari zara bada Nire izena X da atala entzun gabe beste hau entzuten? Pausatu hau, entzun hura eta zatoz bueltan, hemen itxoinen zaitugu.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Bertsolari txiki handi bat

Lazkao Txiki du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela ehun urte sortu zen Joxe Migel Iztueta bertsolaria, Lazkaon, eta 1993an hil zen Donostiako ospitalean. Mutilzahar graziosoaren irudia gailendu zitzaion arren, bere minei serio kantatu zien, eta bertsozaleek haren jenialtasuna, magia eta traszenditzeko gaitasuna aitortzen diote. Garbiñe Ubeda BERRIAko kultur kazetariak hitz egin digu Lazkao Txikiri buruz.

 

00:00:00 00:00:00
New Yorkeko Munduak
New Yorkeko munduak

Eleanor

Parketik paseatzen gabiltzala, Eleanor Roosevelten irudiaren aurrean geratu gara. Elizako santuei eskatzen zaien legez, Nereari otu zaio Eleanorri zorte ona eskatzea.

—Egia esan, –esan dit– Eleanorri sekula ez diogu ezer eskatu. Migrariei laguntzeko seguru egokiagoa dela.

Irudia lorategi txiki batean dago, eta lurrean haren hitz batzuk irakur daitezke. Giza eskubideak etxetik gertu hasten direla dio, leku txikietan; han bilatzen dituela gizon, emakume eta haur bakoitzak justizia, aukera eta duintasun bera.

Roosevelt anderea ahaztuta geneukan etxeko atea jo dutenean. Ate aurrean Whole Foodseko zortzi poltsa zeuden.

—Noiz egin duzu erosketa? —galdetu dit Nereak.

Ezetz esan diot, nik ez dudala ezer eskatu. Okerreko etxera ekarri dituzte itxuran. Poltsetan begiratu eta ez zen izenik ageri. Auzokoei galdetu diegu, baina inork ez zekien ezer. Dendara deitu dugu azkenik. Esan digute okertu egin direla. Janaria nora eraman galdetu diegu. Ezetz, jatekoa galdu egingo dela eta guretzat geratzeko; beraiek arduratuko direla benetako erosleari poltsak berriro eramateaz.

—Ikusi duzu? Eleanorrek kasu egin digu —esan dit barrez Nereak.

Astebeteko jana, debalde. Egia esan, eskertzen da hain garestia den hiri batean. Poltsak zabaldu ditugu: arraina, arrautzak, arroza, fruta eta barazkiak. Benetako altxorra.

Tira, kakahuete-gurina ere bazetorren. Horrekin ez du asmatu Eleanorrek.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Gazara iritsi nahian, kosta ahala kosta

Askatasunaren Flotillak abiatu berri duen misioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gazara iristen saiatzen den enegarren aldia da, oraingoan 'Kate Tenacity' ontzian. Atlantiko itsasoan hasi du bidea, eta irailaren 5ean iritsi zen Bilbora. Hiru egun beranduago abiatu zen atzera, eta Maddi Iztueta Olano BERRIAko kazetaria ontzira igo zen. Han bizitakoak kontatu dizkigu audio kronika bidez, baita azken unean izan duten ezustekoaren berri eman ere.

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Mundua aldatu zuen atentatua

Mundua aldatu zuen atentatua

Dorre Bikien aurkako atentatua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 25 urte igaro dira Al-Qaedak lau hegazkin bahitu, eta haietako hiru New Yorkeko Dorre Bikien eta Pentagonoaren aurka zartatu zituztela. Laugarrena bidean erori zen, bidaiarien eta atentatugileen arteko liskarra piztu zenean. Datu ofizialen arabera 2.977 lagun hil ziren. Tamaina horretako gertakari batek mundu osoko erredakzioak aztoratu zituen, eta hiru kazetarik kontatu digute nola bizi izan zuten egun hura. Enrique Zaldua Times aldizkariko kazetaria zen orduan, Jose Mari Pastor Euskaldunon Egunkaria-ko Mundua saileko arduraduna eta Amagoia Mujika Tolaretxipi Euskaldunon Egunkaria-ko kazetaria –gaur egun BERRIAko zuzendaria da–.

 

00:00:00 00:00:00
Berria berriketan
Berria berriketan

Iparraldeak egin, Hegoaldeak ordaindu

Nepalgo eta Tibeteko uholdeen ondorioak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iparralde Globalak igortzen du karbono dioxido gehien, eta Hegoalde Globalak jasaten ditu klima berotzearen ondorioz ugaritzen ari diren ezbeharren kalte handienak. Beraz, nork eman beharko luke ordaina? Iñaut Matauko Rada BERRIAko ingurumen gaietako kazetariak azaldu digu. Gainera, Eñaut Izagirre glaziologoak eman dizkigu uholdearen gakoak.

 

00:00:00 00:00:00
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA