Lan horretaz gain, menopausiari, euskararen kontrako oldarraldiari eta Lourdes Iriondori buruzko lanak daude kazetaritza sarien finalisten artean. Azaroaren 20an banatuko dituzte sariak.
Datorren asteazkenetik aurrera, BERRIAk bertsolaritzari buruz egin duen dokumentala entzuteko formatuan jarriko dute bai webgunean bai ohiko audio plataformetan.
Kalitatezko kazetaritzaren aldeko apustu sendoa egin du BERRIAk, eta, horrekin batera, komunitatea handitzea, lantaldea zaintzea, azpiegitura teknologikoak garatzea eta proiektuaren balio sozialean sakontzea izango da planaren ardatza.
Denboraldiko lehen atala jendaurrean egin zuten, Donostian, Indarkeria Matxistak Nerabezaroan jardunaldietan. Ohi bezala, bi astean behin asteazkenetan zabalduko dituzte atalak. Bihar izango da entzungai lehen atala.
Zuzentzaileen Nazioarteko Eguna da gaur. EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak bideoren bat prestatu ohi du urtero, eta aurten BERRIAko ikus-entzunezko taldeak ondu du, egunkariko euskara taldekoekin.
BERRIA Ikasgelaren 'Istorioen bila' unitate didaktikoa landu dute Zarauzko Oteitza lizeoko batxilergoko lehen mailako ikasleek, erreportajegintzan trebatzeko. Orotara 47 erreportaje egin dituzte, taldeka.