Erreportajeak
Bidesariak ordaindu beharko dituzte garraiolariek
Bizkaian eta Gipuzkoan ordainketa arkuak piztu dituzte hainbat errepidetan, eta bide horiek erabiltzeagatik ordaindu egin beharko dute ibilgailu astunek. Garraiolariak ez daude ados.
Arantzazuko Gomiztegi Artzain Eskola
310 ikasle igaro dira bertatik, eta erdiak baino gehiagok jarraitzen du artzaintzan. Ofizioa eguneratu, profesionalizatu eta duindu dute, eta sare bat josi, elkar ulertzen eta zaintzen duena.
Kastroak: kultura bat, bertsio asko
Kastroen kultura bazter orotara zabaldu zen, leku bakoitzera egokituz; Atlantikoko isurialde guztian ere bai, nahiz eta garai batean uste izan hegoaldeko kontua zela. Nola sortu ziren Erromaren garaiaren aurreko talde eta herri horiek guztiak? Historiaurrean atzera joan behar da hori pixka bat ulertzeko.
Burdin Aroa: aro bat itzalean
Kastroen kulturak zazpi mende iraun zuen, Burdin Aro osoa, eta garai haren produktu bat izan zen Irulegiko Eskua. Baina nortzuk ziren brontzezko esku hori etxeko atari batean zintzilikatu zuten baskoi horiek? Nola bizi ziren, zer erlazio zituzten inguruko herriekin eta nola moldatu ziren erromatarrekin?
Maskaradak Mauleko gazteen eskutik
Mauleko gazteek emanen dituzte aurtengo maskaradak. Apirilaren 22ra arte ariko dira, asteburuero, Zuberoako hainbat herritan. Taldean belaunaldi desberdinak dira, eta 2007ko maskaradan baino euskaldun gehiago.
Algoritmoen 'kazetaritza'
2023an adimen artifiziala komunikabideetan txertatuko dela esan diote adituek Harvard Unibertsitatearen Nieman Lab kazetaritza laborategiari. Zenbaitek ChatGPT erabiliz eman dute erantzuna, eta agerian utzi dute GPT-3 adimen artifizialeko tresnaren balioa.
2022ko mugarriak zientzian
Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.
Neguak gerrari eragingo dio
Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak. Energia gabeziak sor ditzake egoera zailenak.
DSBE errentaren gutxienekoa 800 euroraino igo du Eusko Legebiltzarrak
23 urtetik 18 urtera murriztuko dute diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko gutxieneko adina. Onuradun guztien sarrerak hobetuko ditu: %8,5 handituko dira urtarrilean, eta beste koska bat apirilean.