Hezkuntza
Bernat Etxepare lizeoko ikasle andanak euskaraz egin dute baxoko filosofia azterketa
Berrogei ikaslek egin dute desobedientzia ekintza, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatzeko. Beren gain hartu dute beren azterketak zuzenduak ez izateko arriskua, etorkizuneko ikasleentzat baliagarri izanen delakoan.
Uztailaren amaieran heldu ziren emaitzak: ikasle batek soilik gainditu du filosofiako baxoa.
Euskara ikasgelan: gero eta gutxiago eta okerrago
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ebaluazio diagnostikoan, DBHko ikasleek inoizko emaitzarik txarrenak lortu dituzte euskaran: %53k hasierako maila dute. Derrigorrezko eskolaldia amaitzeko bi urteren faltan, erdiek ez dute lortu erreferentziazko euskara maila (B2).
Matematikak maitatzen ikasten
Matematikak bizitzako esparru guztietan daudela esan izan dute maiz. Hala ere, eskola garaian, kosta egiten da lotura egitea matematikaren eta egunerokoaren artean. Gizartea aldatzearekin batera, irakasteko moduan aldaketak egiten hasi dira, eta, pixkanaka, «praktikotasunerantz» jo dute.
Euskara geldialdian, baita eskoletan ere
LH4ko eta DBH2ko ikasleek atzera egin dute euskararen erabileran eskola eremu guztietan. D ereduko gaztetxoen artean, handiagoa izan da jaitsiera. Beraz, eskola eremuko euskararen arnasguneari zuloak agertzen hasi zaizkio: ezagutza gero eta handiagoa den garai honetan, erabilerak behera egin baitu.
Eskola egunak
Ikastolen sorrerari buruz telebistan emandako erreportaje bat ikusteak eragin dizkion hausnarketez egin du artikulua Juan Luis Zabala idazleak. Uste du, besteak beste, ikastola haiei esker lortu zela euskarari eustea.