Hezkuntza
        
        Eskola jazarpenaren kasuak %22 igo ziren iazko ikasturtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2. Aztertutako kasuak ere aurreko urtekoak baino 132 gehiago izan ziren. Eusko Jaurlaritzaren arabera, eskola jazarpena «egiturazko arazoa da», eta erro sakonak ditu gizartean: «Horregatik, horren kontra borrokatzeko, gizarte osoaren inplikazioa behar da».
        
        Martxan da Ikusgela, euskarazko bideo pedagogikoen ataria
Euskal Wikilarien Elkarteak filosofiako, ekonomiako eta euskal literaturako bideoak egingo ditu. Astero, hiru ataletako baten inguruko ikus-entzunezko bat kaleratuko dute. Jada ikusgai jarri dituzte BEZari buruzko bideo bat [goian ikusgai] eta Platon pentsalariari buruzko beste bat.
        
        Pako Aristik idatzitako 'Nire Uztapide' biografia nobelatua berrargitaratu dute
Pako Aristiren esanetan, «autodidakta handi bat» izan zen Uztapide. Bide oparoa egin zuen bertsolaritzan; hiru aldiz irabazi zuen Bertsolari Txapelketa Nagusia.
        
        Euskal Elkargoak bermatuko du brebetako azterketen zuzenketa
«Ez du izanen brebetaren balio bera, baina erakunde ofizial batek babestutako agiri bat» izanen da: halaxe nabarmendu du Seaskak. Zientzietako proba euskaraz erantzunen duten ikasleen zuzenketa bermatuko du Ipar Euskal Herriko erakundeak.
        
        Wikipedia euskarazko bideo pedagogikoak zabaltzen hasi da
‘Ikusgela’ izena du proiektuak. Jada bi lan aurkeztu dituzte: Hannah Arendt eta Simone de Beauvoir pentsalariei buruzko bi bideo. Haien webgunean ez ezik, Youtuben ere ikusgai edukiko dituzte ikasleek eta gai horietan interesa duten guztiek.
        
        Iratxe Esnaola: «Googlek umeen datuak lehengaitzat ditu, bere balioa handitzeko»
Eusko Jaurlaritzak hezkuntza teknopedagogikorako aurkeztutako plana burujabetza digitalaren aurkako norabidean doala irizten dio Iratxe Esnaolak (Zarautz, Gipuzkoa, 1981), eta «eskandalutzat» jo du hezkuntzan multinazionalen alde egitea: «Norabidea aldatu behar da». Software librea «sutsuki» defendatu du.
        
        Filosofia krisian dago?
Azpimarratzekoak dira giza zientzietan, eta zehazki filosofian, izandako beherapenak. Eta datorren ikasturtetik aurrera Espainiako LOMLOE legeak berretsi egingo ditu Hego Euskal Herrian. Baina haragokoa al da joera? Humanitatea ez ezik, krisian ote daude humanitateak ere, krisian ote filosofia esparrua, krisian oinarrira doazen galderak? BERRIAk hiru galdera egin dizkie pentsamenduarekin estuki loturiko bost laguni.
        
        I(ra)kasle puta horiei
Maitane Nerekan Umaran filosofia irakasleak hainbat galdera eta gogoeta egiten ditu zutabe honetan hezkuntza sistemari buruz. Gaur egun indarrean dagoen sistemaren ordez sistema hori feminista izango balitz zer gertatuko litzatekeen aurreratzen du.
        
        Brebeta eta baxoa osoki euskaraz egitea ukatu diete
Frantziako Hezkuntza Ministerioak baxoan irakasgai batzuk euskaraz pasatzeko aukera aipatu zuen abenduko zirkularrean. Bordeleko errektoreak, ordea, ez du horrekin bat egin. Jasotako erantzuna salatzeko, 1.500 lagunetik gora bildu ziren Baionan.