Hezkuntza
-cabecera.jpg)
Sugeen mapa osatzen ari da Aranzadi herritarren laguntzarekin
Udaberriarekin batera, zulotik ateratzen hasi dira sugeak, eta etxe zulotik sugezainak. Izan ere, suge bat ikustean hari argazkia egiteko eta Twitterren bidez non ikusi duten kontatzeko eskatu die herritarrei Aranzadi zientzia elkarteak. Helburua da Euskal Herrian ikusitako sugeak sailkatzea eta mapa batean kokatzea.

Brebetako zientzietako azterketa euskaraz egiten ahalko dute Seaskako ikasleek
Martxoaren 18an jakinarazi zuen berria Frantziako Hezkuntza Ministerioak. Ordea, baxoko azterketak frantsesez egin dituzte Seaskako 120 ikaslek. Brebetaren ondotik, baxoa euskaraz egiteko eskubidea emateko eskatu dute beste behin.

Migratzen duten animaliek gauzak ekar ditzakete berekin?
Naturari eta ingurumenari buruzko bideoak egingo ditu aurrerantzean Ikusgelak, Euskal Wikilarien Elkarteak. Bideo
horietan, ingurumenaz egiten dizkioten galderak bildu eta erantzungo
ditu Aitor Cevidanes zientzialariak.

Curridigi: digitalizatu ala hil?
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako irakasleek jaso behar duten formakuntza digitala kritikatu du Iñigo Martinez Peña irakasleak artikulu honetan. Batik bat, salatu du ez dela behar bezala pentsatu eta antolatu teknologia zertarako eta nola erabili.

Umeak umeagotzen zituzten lurralde batean...
Polemikagai izan da azken asteetan Roald Dahl idazle galestarra, haren zenbait lanetatik —asko haur eta gazte literaturako liburu ezagunak— ustezko hizkera «iraingarria» ezabatzen ari direla eta. Anjel Lertxundi idazleak auzi horri buruz idatzi du iritzi zutabea, literaturaren eta haurren alde jarriz.

Cira Crespo: «Irakurketa erraza euskaraz irakurtzeko atea izan daiteke»
Historialari baten ikuspuntutik aztertzen du guztia Cira Crespok (Bartzelona, 1980). 'Euskal Herriko 40 emakume. Egon ginen, izan ginen' liburua argitaratu du (Ediciones Beta), Elena Ziordiaren ilustrazioek jantzita. Euskal Herriko hainbat emakumeren historia bildu dute bertan, irakurketa errazean eta euskaraz.

Maria Rodriguez Suarez: «Pornografiak maskulinitate hegemonikoa irudikatzen du»
Internetek guztiz aldatu ditu pornografia kontsumitzeko ohiturak. Nerabeek 12 urterekin ikusten dute lehen aldiz, eta harreman sexualen inguruko estereotipoak indartzen ditu horrek. Maria Rodriguez Suarez sexologoak (Siero, Espainia, 1986) sexu heziketako eskolak ematen ditu DBHn.

Irakasle bat zendu da Donibane Lohizunen, ikasle batek labana sartuta
Gaztelaniako eskolak ematen ari zen 52 urteko emakumea, eta 16 urteko ikasle batek eraso egin zion. Erailketa egotzita, atxilotu egin zuten berehala gaztea. Auzia ikertzen ari dira orain.

Orereta ikastolako ikasleak, kazetari
'Egunkaria'-ren itxiera, BERRIAren sorrera eta herri mugimenduak landu dituzte Errenteriako Orereta ikastolan, Kilometroetako ekintzen barruan. Zortzi orriko egunkari bat osatu dute: 'Egun oro'.