Geografia-Historia

Iurgi Urrutia: «Komikiak ez dira inoiz guztiz bultzatu»
Melbournen (Australia) bizi da Iurgi Urrutia (Baiona, 1975) duela 20 bat urtetik. Liburuzaina da, eta komikiak ditu pasio. Uste du ez direla behar adina argitaratzen; bereziki, haurrentzat. Euskarazko komikiak behar direla dio, bestela erreferenteak gaztelaniaz izango dituztelako.

Bolsonaroren jarraitzaileek Brasilgo Kongresua hartu dute

2022ko mugarriak zientzian
Martera bidean lehenbiziko pausoak eman ziren, AEBek iragarri zuten energia errentagarria egitea lortu zuela, aurrerapenak egin ziren organo txertaketan eta txertoen teknologia berrietan, eta giza historia hobeki ezagutzeko aurkikuntza handiak ere izan ziren.

Zein dira 2022ko hitzak BERRIArentzat?
'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Lehena azaroko hilabeteari dagokio, eta azkena, berriz, otsailari. Hilabete bakoitzarentzat aukeratu dute hitz bat.

Neguak gerrari eragingo dio
Elurrak, hotzak eta eguzki orduen urriak baldintzatuko dituzte guda zelaiko mugimenduak eta horien ondorioz sortutako abaguneei eman beharreko erantzunak. Energia gabeziak sor ditzake egoera zailenak.

Lurraren %30 babestuta 2030. urterako
COP15 biltzarrean parte hartu duten ia berrehun herrialdeek akordio hori lortu dute. Hain zuzen ere, 3.000 zientzialariren ikerketa batek ohartarazi duenez, izaki bizidunen espezieen %10 galduta egongo dira mende amaierarako, neurririk hartu ezean.

Beste berrogei gorpuzki aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan
Gogora institutuak harremana du 36 familiarekin, eta horietatik hamazazpik eman dute DNA lagina identifikazio lanak egin ahal izateko. Urduñan, 225 pertsona hil ziren lehenengo kontzentrazio esparru (1937-1939) eta gero espetxe (1939-1941) izaniko lekuan.

'Euskaldunon Egunkaria'-ri buruzko Joan Mari Torrealdairen lekukotza liburu bihurtuta
Egunkaria. Gizarte Zibilaren arrakasta liburuan, Euskaldunon Egunkaria-ren sorreratik haren itxierara arteko mugarrien kontakizuna egiten du Torrealdaik, haren bizipenekin eta gogoeta pertsonalekin harilkatuta.

Qatar, giza eskubideen urraketen erakusleiho
LGTBI kolektiboaren aurkako errepresioa, emakumeen askatasunaren aurkako legeak eta beste hamaika abusu ezartzen dituzten emirerrietako bat da Munduko Koparen anfitrioi. FIFAren erabakiak haserrea piztu du nazioartean.