maialen akizu 34 172x172

46 giltzarrapo

2025eko uztailaren 17a
05:00
Entzun 00:00:0000:00:00

Azaldu da berriz ere argazkira Gernikako Estatutua. Bilerak uste baino gehiago iraun du, 17:30ean hasi eta 21:00ak arte. Zenbat denborakoa izatea aurreikusten zuten? Adostu dute Eusko Jaurlaritzak Gizarte Segurantzari lotutako lehen eskumenak kudeatuko dituela, baina ez Jaurlaritzak nahi zituen denak. Zergatik onartu da familientzako prestazioa eskualdatzea, eta ez langabeziari lotua? Nik haurrari azaltzen diot, okasioko egunetan, meloizko txiklea ezetz baina Jumpersak jan ditzakeela, meloizko txiklea irentsi eta hesteetan pegatu daitekeelako; eta aldiz, Jumpersekin, ez da hori pasatzen. Gainera konpartitu egin daitezke Jumpersak. Niri antzerako azalpenak jasotzea gustatuko litzaidake politikarien partetik. Imanol Pradalesek badaki metaforak egiten, eta esan du «Gizarte Segurantza 46 giltzarraporekin itxita egon dela». 46 giltzarrapo. Imajinatu 46 giltzarrapoz itxitako ate bat. Indiana Jonesen labirintoetan ere ez daude 46 giltzarrapoz itxitako ateak. Eta halakorik azaltzen bada, pantailan, bizitzan, giltza bila eta giltza eske bazabiltza, zuhur pentsatu: segur aski, pareko hori ez da ate bat izango.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.