Gazteek jokoarekin dituzten arazoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Nafarroako datuak ikusita, alarma jo dute ludopatiaren laguntzan eta prebentzioan ari direnek: 14 eta 18 urte arteko gazteen %4k joko nahasmendua dute, eta 15 urterekin hasten dira gazteak ausazko jokoetan. Eskura ditugun datuak aztertu eta egoera zein den analizatu du Julen Ugartemendia Carcedo Nafarroako Hitzako kazetariak.
Atal hau Garazi Karrerak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


