Hondarribiko alardea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Aurten 30 urte bete dira 26 emakume Kale Nagusiko soto batetik ezustean atera eta alardean parte hartzen saiatu zirela. Indarka bota zituzten. Gaur egun oraindik ez da alarde parekide eta publikoa lortu, baina desfilean nabarmena da Jaizkibel konpainia parekidearen aldekotasuna. Aitzindariei omenaldia egin zieten atzo. Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetaria alardean izan zen, eta han gertatutakoez gain, emakumeen parte hartzearen aldeko borrokaren historia kontatu digu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.



