Harremanen mapak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Legearen arabera, etxekoek dute zaintzeko eskubidea eta betebeharra, baina etxekoak ez dira beti familiako kideak izaten. Etxekoez ari garenean, izan daitezke odolkidetasunik edo afiliaziozko harremanik ez duten pertsonak ere. Zergatik ezin da baimenik hartu pisukidea zaintzeko? Edo bakarrik bizi den bizilaguna zaintzeko? Edo familiarik ez duen edo familia urruti duen laguna zaintzeko? Gai horri buruz aritu zaigu Ane Insausti Barandiaran BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


