Euskarazko murgiltze eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Murgiltze eredua «birdefinitzeko» prozesu bat abiatu dute Euskal Herriko Ikastolek, eta martxan jartzeko zenbait aditu gonbidatu dituzte gai horri buruz aritzera 30. Jardunaldi Pedagogikoetan. Orain arte egindako bidea ontzat jo arren, erronka berriei heltzeko beharra azpimarratu dute adituek. Murgiltze ereduaren diagnostikoa egin eta erronken berri eman digu Arantxa Iraola BERRIAn euskarari lotutako gaiak lantzen dituen kazetariak.
Atal hau Uxue Perezek editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


