Alemaniako hauteskundeetako emaitzak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bundestag Alemaniako parlamentuak eskuinera egin du: kontserbadoreek irabazi dute, eta ultraeskuindarrak dira bigarren indarra. Emaitzak analizatzeko gako nagusiak eman dizkigu Iker Aranburu BERRIAko Ekonomia saileko kazetariak Berlinetik.
Apaizak giltzapean
Konklabea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Gaur hasiko da Vatikanoan Aita Santua aukeratzeko prozesua. Mikel P. Ansa BERRIAko editorearekin batera solasean aritu gara prozesu horretaz eta zenbait bitxikeriaz.
Ilargiraino eta buelta
Maite zaitut kantua eta Pirritx, Porrotx eta MariMototsen ibilbidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 20 urte bete dira kantu hori argitaratu zenetik, eta larunbatean Maite Zaitut jaialdia egin zuten euskal pailazoei herri omenaldia egiteko. Amagoia Mujika Maite Zaitut elkarteko kideak kontatu digu pailazoen ekarpena zein izan den, eta Iñigo Astiz BERRIAko kazetariak jaialdiko kronika egin digu.
Potasas: argi bat ilunpean
Nafarroako Potasas meatzeko itxialdia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 50 urte izan zen, eta Nafarroako langile borrokaren historian mugarri bat ezarri zuen. Potasaseko 47 langilek 14 eguneko itxialdia egin zuten lurrazpian, meatzean sartuta. Maiatzaren Lehenaren bueltan, memoria egin dugu Nerea Perez Ibarrola NUPeko irakasle eta ikertzailearekin batera.
Eta argi guziak itzali ziren
Itzalaldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Astelehenean Euskal Herria eta Iberiar penintsula osoa argindarrik gabe gelditu ziren eguerdian. Oraindik gauza asko daude argitzeko, baina gertatutakoa ulertzeko gako nagusiak azaldu dizkigute Irune Lasa eta Ion Orzaiz BERRIAko kazetariek, eta Itziar Zubia Olaskoaga eta Alvaro Campos-Celador EHUren Ingeniaritza Eskolako irakasle eta ikerlariek.
Finantzak jaun eta jabe
Finantzarizazioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ekonomia produktiboa nagusi zen garaitik ekonomia espekulatiboaren garairako trantsizioari deitzen zaio finantzarizazioa. Prozesu hori, inbertsio sozietateak eta funts subiranoak zer diren ulertzeko Iñaut Matauko Rada BERRIAko kazetariarengana jo dugu.
Pabiloien aroa
Euskal musika industriaren kultur eredua du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskal talde batzuek pabiloi handiak betetzeari neurria hartu dioten garai honi Pabiloien aroa deitu dio Iñigo Astiz BERRIAko kultur kazetariak. Berarekin aritu gara eredu horren argiez eta itzalez hausnartzen.
Agorafobia: barrua dardarka hasten denekoa
Agorafobia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Barruko dardara deitutako film laburra egin du Maider Arrutik, bere bizipenak azaleratu eta agorafobia zer den erakusteko. Arrutik berak eta Maider Gorostidi Agifes elkarteko psikologoak azaldu dizkigute gaitz honen nondik norakoak.
Bortizkeria obstetrikoa, azken lerroan
Indarkeria obstetrikoa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki Ane Lekanda Alzibarrek ginekologoarengandik indarkeria obstetrikoa jaso duela salatu du, eta ezkutuan egon ohi den gai hori mahai gainean paratu du horrela. Kasu horren berri eman digu Olatz Silva Rodrigo BERRIAko gizarte gaietako kazetariak, eta hortik abiatuta, indarkeria obstetrikoari buruzko xehetasunak eman dizkigu Isabel Jaurena BERRIAko feminismo gaietako koordinatzaileak.
Muga zergen ofentsiba
Donald Trumpek ezarritako muga zergak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Tarifa orokorra %10ekoa da, baina herrialde batzuei zerga altuagoak ezarri dizkio, Txinari eta Europako batasunari, adibidez. Neurri honek kalteak eragin ditu munduko merkatuetan, eta egoera hori aztertu dugu Irune Lasa BERRIAko Ekonomia saileko kazetariarekin.
Euskal esklabisten historia
Euskal Herriko iragan esklabista du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Denbora luzez zabaldu da Euskal Herrian esklabotzarik egon ez zelako ustea, baina ez da hala, 1990eko hamarkadatik historialariek kontrakoa esaten dute. Gure herriko iragan esklabistari eta gaur egun horrek utzi dituen arrastoei erreparatu diegu Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariarekin.