Sarakoetxeko erromeria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 1970ean Lemoizko zentral nuklearra egiteko proiektua abiatu zenean, Iberduero argindar konpainiak Basordako kala eta inguruko lursail eta baserriak erosi zituen. Komunitatearekin batera, erromeria ere desagertu zen. 2022tik besta hura errekuperatzen ari dira Lemoizko bizilagunak. Labayru fundazioko Akaitze Kamiruaga Garitaonandiak gai horri buruzko dokumentala zuzendu du, eta erromeriari buruz hitz egin digu.
Atal hau Lara Madinabeitiak editatu du. Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.


