Hurbildu pitxarra zugana, lasai, etxean bazeunde bezala, hartu horko edalontzietatik bat. Badakizu? Historiaren tabernan ardo mingotsa edaten dute batzuek, beste batzuentzat ereserkia da ‘vinu, cantares y amor”. Manex Agirre bertsolariak kantatu zuen behin ‘deabru zintzo baten miazkada’ dela ardoa. Milia Lasturkoak galdetzen digu ‘zer ete da andra erdiaren zauria? Sagar errea, eta ardo gorria’. Jokin Zaitegiren ustez ‘ardo zarren zilar aparra dario’ artzainari. Gaizka Amondarainentzat ‘ardotan afalduko zuen bere zorigaitza gaur ere’ bakardadeak bizitako agureak. Mahatsaren zuku hartzituak aisa egin eta desegin du gurean, nahi beste. Horregatik gure mendekua da alondegi zirenak eraitsi edo, are okerrago dena, arte bezatuaren tenplu bilakatzea.
Gidoia: Eneko Barberena.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.






