Costa Ricako migrazio krisia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Iparraldetik aterpe bila doaz, Nikaraguatik ihesi, eta hegoaldetik pasadizoan dira, Ameriketako Estatu Batuetara bidean, haien herrietatik ihesi. Denek egoera latza bizi dute. Maddi Iztueta BERRIAko kazetaria Costa Rican izan da, eta hango egoeraren berri eman digu.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Baietz 300.000 gehiago izan
Kontseiluaren pizkunderako erronka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Pizkunderako Erronka 2036 txostena aurkeztu du Kontseiluak eta erronka bota du: euskalduntze erritmoa bizkortzea, 2036rako beste 300.000 euskaldun oso lortzeko. Erronka hori lortzeko bide orria ere zehaztu du euskalgintzaren erakunde nagusiak. Irati Urdalleta Lete BERRIAko euskara gaietako kazetariak aletu digu Kontseiluaren egitasmoa.
Geroz eta luzeago atxikiak
Hendaiako atxikitze zentroa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Cimade elkarteak iazko datuen bilana eman du argitara, eta atxikitze zentroen «gehiegikeria orokortuaz» ohartarazi du. Geroz eta denbora luzeagoz atxikitzen dituzte migratzaileak, baina kanporatze gehiego egin gabe. Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariak eman dizkigu Hendaiako atxikitze zentroaren inguruko xehetasun guziak.
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (II)
Errekaleorreko istiluak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzaren jokabideari buruzko bigarren atala da hau, eta Errekaleorren gertatutakoa aztertu dugu. Maiatzaren 12an eta 13an URSSA eta EGA fabrika abandonatuetan bizi diren etxegabeak Errekaleorren agertu ziren, eta liskarra izan zuten hango bizilagunekin. Bi aldeetako testigantzen arabera, Ertzaintzak bidali zituen hara, etxeren bat okupatu zezaten. Auzi honi lotutako harimutur guziak azaldu dizkigu Peru Amorrortu Barrenetxea BERRIAko kazetariak.
Zer gertatzen ari da Ertzaintzan? (I)
Ertzaintzaren jokabidea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Larunbatean Global Sumud flotillako kideen aurka gogor oldatu zen, eta soka luzea ekarri du horrek. Ertzaintzaren jokatzeko manera berriz ere ezbaian jarri du gertakari horrek. Loiun gertatutakoa aztertu dugu Iosu Alberdi BERRIAko Politika saileko koordinatzailearekin.
Ugatzak gordetzen duena
Ugatzen habiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. CSIC Zientzia Ikerketen Espainiako Kontseilu Nagusiko ikerlari talde batek ugatzen habiak induskatu ditu, eta hegazti horiek ehunka urtez pilatu dituzten objektuak aurkitu dituzte. Ugatzaz eta haren habietan aurkitutakoaz aritu zaigu Enekoitz Telleria Sarriegi BERRIAko Bizigiro saileko kazetaria.
Minaren memoria
Martuteneko espetxea du hizpide du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Duela 78 urte ireki zuten eta ekainaren 24an itxiko dute behin betiko. Eraikina bota eta han etxebizitzak egin nahi dituzte, baina zenbait taldek memoria demokratikorako leku izendatzea nahi dute eta eraikinaren parte batzuk mantendu. Iratxe Muxika Karrion BERRIAko gizarte gaietako kazetariak kontatu digu Martuteneko espetxeko historia.
Mantala zuriak karrikan
Medikuen greba du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hego Euskal Herrian hilero astebeteko greba egiten ari dira medikuak Espainiako Osasun ministerioak estatutu propioa onartu diezaien. Horrekin batera, sektorearen lan baldintzak hobetzeko aldarriak luzatu dizkiete baita Nafarroako Gobernuari eta Eusko Jaurlaritzari ere. Jakes Goikoetxea BERRIAko gizarte gaietako kazetariak eman dizkigu medikuen eskarien inguruko xehetasunak.
Sinisten zùˆtùˆegu: aldarria zena egitate bihurtuta
Laneko sexu jazarpena du hizpide Berriketan saioaren atal honek.
Sei emakumek lankide gizon bat salatu zuten Maulen sexu jazarpenagatik, eta orain Paueko Auzitegiak hamar hilabeteko kartzela zigorra paratu dio gibelapenarekin. Jende gehienak ez zien sinetsi, baina biktimek sare feministaren babesa izan dute hasieratik, eta hori funtsezkoa izan da auzibidean aurrera egin ahal izateko. Oihana Teyseyre Koskarat Iparraldeko Hitzako erredaktore buruak eman dizkigu auziaren xehetasunak.
Liburu klandestino bat zapata artean
Maritxu Barriolaren bizitza du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Euskaltzale sutsua izan zen, 36ko gerran erbesteratua, eta, ondotik, familiako zapata denda eraman zuen Donostiara itzultzerakoan. Baina han ez zen soilik larrua lantzen, euskarazko liburuak legez kanpo argitaratu eta banatzeko sare klandestino baten egoitza izan zen frankismo betean, eta Barriola zen sarearen burua. Bere istorioa kontatu digu Mikel Elkoroberezibar Beloki BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak .
Tubos Reunidos: beste fase bat
Tubos Reunidoseko lan gatazka du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Bukatu da greba mugagabea, eta langileak lanean hasi dira Amurrioko lantegian ere. Hodigintza enpresa hartzekodunen konkurtsoan sartu denez, egoera erabat aldatu da, eta orain konkurtsoaren administratzailearekin negoziatu beharko dute. Imanol Magro Eizmendi BERRIAko ekonomia gaietako kazetariak eman dizkigu gatazkaren fase berriari buruzko xehetasunak.



