Israelen eta Iranen arteko erasoak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Eraso eta erantzun katean korapilatzen hasiak dira bi potentziak, eta kezka piztu da nazioartean. Egoera horren gako nagusiak aipatu dizkigu Igor Susaeta BERRIAko kazetariak.
Berriketan podcasteko doinuak Lumi taldeak egin ditu.
Atalaren bukaeran, BERRIAn dokumentazio lanetan aritzen den Maddi Ane Txoperenak egunkarian argitaratutako esaldi bat nabarmendu du.
Gurasoek ez dute 'perreatu' nahi
Reggaetonaren bilakaera du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Oriol Rosell kultur kritikari, dibulgatzaile eta irakasleak gaia aztertu du, eta bere ondorioa da X eta Z belaunaldien arteko haustura ekarri duela genero musikal horrek, 1950eko urteetan rock and rollak egin zuenaren antzera. Julen Azpitarte BERRIAko musika kritikariak azaldu dizkigu gai horri buruzko nondik norakoak.
Bestarik gabe ere utzi zituzten
Sarakoetxeko erromeria du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 1970ean Lemoizko zentral nuklearra egiteko proiektua abiatu zenean, Iberduero argindar konpainiak Basordako kala eta inguruko lursail eta baserriak erosi zituen. Komunitatearekin batera, erromeria ere desagertu zen. 2022tik besta hura errekuperatzen ari dira Lemoizko bizilagunak. Labayru fundazioko Akaitze Kamiruaga Garitaonandiak gai horri buruzko dokumentala zuzendu du, eta erromeriari buruz hitz egin digu.
Ez zen deliturik
Harrera ekintzaileen absoluzioa du hizpide Berriketan saioaren atal honek. 2024ko Korrikan antolatutako taldean 36 migratzaileri muga zeharkatzen laguntzea egotzita epaitu dituzten zazpi ekintzaileak errugabe eta zigorrik gabe atera dira Baionako epaitegitik. Auzi honen bukaeraz aritu gara Leire Casamajou Elkegarai BERRIAko kazetariarekin.
Mozala ahotik kendu ezinik
Mozal legea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Hamar urte luze igaro dira Espainiako Gobernuak onartu zuenetik; orduan PP zegoen indarrean, baina PSOEk ere ez du bertan behera utzi. Hamar urte hauetan Poliziek erruz erabili dute legea Euskal Herritarrei isuna paratu eta milioika euroko zigorra ezartzeko. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak hamar urte hauetako datuak bildu eta azaldu dizkigu.
Denak paperetan daude
Epsteinen paperak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Jeffrey Epsteinekin lotutako agiriek hautsak harrotu dituzte, luzea baita harekin lotura izan duten ospetsuen zerrenda. Adingabeen sexu trafikoan aritzeagatik epaitua izateko zain zegoela hil zen Epstein, 2019ko abuztuan. Agiriek zenbait pertsona boteretsu ikerketapean paratu ditu, beste batzuk susmopean, eta badira dimisioa eman behar izan dutenak ere. Beñat Mujika Telleria BERRIAko Mundua saileko kazetariak auzi horri buruzko xehetasunak azaldu dizkigu.
Etxe seguru bat adingabeentzat
Barnahus zentroak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Sexu abusuak jasaten dituzten umeak artatzeko egitasmo integrala da, Islandian duela 25 urte abiatu zen, eta aurten Euskal Herrira iritsi dena Iruñean eta Gasteizen ireki berri dituzten bi zentroen bidez. Maite Asensio Lozanok Barnahus egitasmoaren sortzailea elkarrizketatu du, eta zentro hauei buruzko azalpenak eman dizkigu.
Cerdanen kontraerasoa
Santos Cerdanen agerraldia du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Otsailaren 11n Nafarroako Parlamentuko ikerketa batzordera joan zen. Batzordea Belateko tuneletako lanen esleipenari buruzkoa bada ere, Nafarroako politikako trapu zikinak atera zituen argitara Cerdanek, UPNko Javier Esparzarekin izandako solasaldi gogorrean. Joxerra Senar BERRIAko kazetaria han izan zen, eta saio hartan gertatutako eta esandakoak azaldu dizkigu.
Zetazko sare zabala
Armiarma sareak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Berriki, orain arte aurkitutako handiena topatu dute Albaniaren eta Greziaren arteko kobazulo ilun batean. Amaia Igartua Aristondo BERRIAko Bizigiro saileko kazetariak armiarmen mundu lilulagarriaren berri eman digu.
Azaleko irakurketek, ondorio faltsuak
Poliziak atxilotutakoen jatorria ezagutaraztea du hizpide Berriketan saioaren atal honek. Ertzaintzak urritik egiten duen moduan, Donostiako Udaltzaingoak ere atxilotzen dituen lagunen jatorria argitara emanen du, gainerako hiriburuetan ez bezala. Eskuina eta eskuin muturra ari da gai hori mahai gainean jartzen, datu horien erabilera okerrak migratzaileen estigma indartu dezakeela jakitun. Isabel Jaurena BERRIAko Gizarte saileko koordinatzaileak azaldu dizkigu gai horri buruzko xehetasunak.
Torturaren mina baretzeko, feminismoa
'Tortura feminismotik erreparatu' jardunaldiak ditu hizpide Berriketan saioaren atal honek. Prozesu bat abiatua da torturari begirada feminista batetik heltzeko. Orain arte bildu gabeko begiradak txertatu eta torturaren ondorengo osatze prozesuetan ekarpen bat egin nahi dute, betiere ikuspegi feminista batean oinarrituta. Gurutze Izagirre Intxauspe eta Maite Asensio Lozano BERRIAko kazetariek eman dizkigute gaiari buruzko xehetasunak.


